Plazaberri

Donostia eta Europako hizkuntzak perspektiba soziohistorikotik aztertzeko mintegia antolatu du Euskaltzaindiak

  • Abenduaren 20an, Luis Villasante ikergunean, egingo da Euskaltzaindiak Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua proiektuaren baitan antolatu duen jardunaldia.
  • Parte-hartu nahi duen orok, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean eman dezake izena, edo 0034 944158155 telefonora deituz.
  • Bi ardatz nagusi izango ditu mintegiak, gaur Mikel Zalbide Euskaltzaindiko Euskararen Historia Soziala egitasmoko zuzendariak azaldu duen legez: “alde batetik, hizkuntzen historia soziala lantzeko nazioarte mailan berritzailea den metodologia aurkeztea eta aplikatzea; bestetik, azken 250 urtean Donostiako bilakaera soziolinguistikoa zein izan den azaltzea”.
  • Xabi Paya (Donostia 2016ko kultur programaren zuzendaria): “Euskaltzaindiak sortutako metodologiak, jardunaldi honetan erakutsiko dena, erakusten digu XVIII. menderako Donostia Europan eta munduan kokatuta zegoela, orain dela 250 urte ere hizkuntza aniztasuna bazela hiri honen adierazle bat”.
  • Bere aldetik, Antonio Campos Kutxa Fundazioko ordezkariak adierazi du euskarak aurrera egin duela mendeetan zehar, “iraun duela”, eta gaineratu du hori dena lortu duela “beste hizkuntza batzuk bidelagun” dituela.

    Antonio Campos, Mikel Zalbide eta Xabi Paya

 

Itzulpen Onenaren Sari Nazionalaren oinarri-arauak aldatzea eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari

  • Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainari gertatutakoa gogoan, Sari Nazionalaren oinarri-arauak aztertu eta aldatzeko proposamena egin dio Andres Urrutia euskaltzainburuak Iñigo Méndez de Vigo Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari, azaroaren 16an bidalitako gutun baten bitartez
  • Baraiazarrari Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman zioten azaroaren 3an, goizean, Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskaratzeagatik; gauean, berriz, Kultura Ministerioak balio gabe utzi zuen erabakia, itzulpenak Ministerioak berak aurretiaz ezarritako oinarri-arauak betetzen ez zituelako
  • Euskaltzaindiak ulertzen du oso garrantzitsua dela herrialde berean dauden “hizkuntzen eta kulturen arteko elkarbizitza eta errespetua praktikatzea”. Azken finean, Akademiak gutunean dio inork ez duela "estimatzen ez aitortzen ezagutzen ez duena”

    Iñigo Méndez de Vigo, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa

    (Iñigo Méndez de Vigo, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa)

 

Hiztegi berria eta Erlea 10, Durangoko Azokan

  • Beste behin, Euskaltzaindia Durangoko Azokan egongo da, abenduaren 2tik 6ra bitartean (Akademiak ez du hutsik egin 51 urteotan)
  • Azken urtean editatutako liburuak eramango ditu Artekale 69 karrikan kokatuta egongo den erakusmahaira

    1983ko abendua Durangoko Liburu Azoka
    (1983ko erakusmahaia, eta, barruan,
    Kontxi Narbaitza)

 

Euskaltzaindia erakunde aholku emaile ofizial bezala har dezatela eskatu die Akademiak Ipar Euskal Herriko erakunde eta herri-eragileei

  • Dokumentu baten bitartez, Ipar Euskal Herriko erakundeentzat Euskaltzaindia aholku emaile ofiziala eta hizkuntza kontuetan erreferentziazkoa izatea eskatu die Akademiak Garapen Kontseiluari eta Euskararen Erakunde Publikoari
  • Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aholku emaile ofiziala da Euskaltzaindia, eta, ondorioz eta euskarari dagozkionetan, herri-erakundeek irizpenak, aholkuak eta txostenak eskatzen dizkiote
  • 2017ko urtarriletik aurrera sortuko da Ipar Euskal Herriko administrazio berria, eta Akademiak zein Euskal Konfederazioak izen bera proposatu dute: Euskal Elkargoa
  • Larunbatean, Baionako Euskal Museoan antolatu zen Jagon Jardunaldian, erakunde berriak ondorengo urteetan gainditu beharreko erronkak aztertu ziren. 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa' lemapean egin zen aipatu mintegia
  • Jende ugari hurbildu zen goizeko zein arratsalde parteko hitzaldietara, Euskal Museoko gela nagusia euskaltzalez gainezka agertu zela uneoro


    Battittu Coyos Jagon saileko arduraduna, Pantxika Maitia eta Sèbastien Castet-ekin
    (Pantxika Maitia, Battittu Coyos eta Sèbastien Castet, larunbatean, Baionan)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi