Plazaberri

Euskaltzaindia erakunde aholku emaile ofizial bezala har dezatela eskatu die Akademiak Ipar Euskal Herriko erakunde eta herri-eragileei

  • Dokumentu baten bitartez, Ipar Euskal Herriko erakundeentzat Euskaltzaindia aholku emaile ofiziala eta hizkuntza kontuetan erreferentziazkoa izatea eskatu die Akademiak Garapen Kontseiluari eta Euskararen Erakunde Publikoari
  • Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan aholku emaile ofiziala da Euskaltzaindia, eta, ondorioz eta euskarari dagozkionetan, herri-erakundeek irizpenak, aholkuak eta txostenak eskatzen dizkiote
  • 2017ko urtarriletik aurrera sortuko da Ipar Euskal Herriko administrazio berria, eta Akademiak zein Euskal Konfederazioak izen bera proposatu dute: Euskal Elkargoa
  • Larunbatean, Baionako Euskal Museoan antolatu zen Jagon Jardunaldian, erakunde berriak ondorengo urteetan gainditu beharreko erronkak aztertu ziren. 'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa' lemapean egin zen aipatu mintegia
  • Jende ugari hurbildu zen goizeko zein arratsalde parteko hitzaldietara, Euskal Museoko gela nagusia euskaltzalez gainezka agertu zela uneoro


    Battittu Coyos Jagon saileko arduraduna, Pantxika Maitia eta Sèbastien Castet-ekin
    (Pantxika Maitia, Battittu Coyos eta Sèbastien Castet, larunbatean, Baionan)

 

"Gaurdanik, hizkuntza politika berri eta ausarta egiten hasi behar da Ipar Euskal Herrian"

  • Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak adierazpen bateratua egin dute, gaur, Jagon Jardunaldiaren baitan
  • Ipar Euskal Herrian erakunde aldaketa gertatuko da 2017ko urtarriletik goiti. Hortaz, Euskaltzaindiari eta Euskal Konfederazioari iruditzen zaie "garai ezin egokiagoa dela hizkuntza politika berri hori garatzen hasteko"
  • Sortzen den mementotik beretik hasita, Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza eskumena jaso behar dela esan dute erakunde biek, Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari "nolabaiteko izaera ofiziala" aitortu behar zaiola azpimarratuz. Horretarako, gogoratu dute ezinbestekoa dela "baliabide aski paratzea eta hizkuntza politikarako aurrekontu propioa bideratzea"

    Maider Hegi (Euskal Konfederazioa) eta Xarles Bidegain (Euskaltzaindia)

    Maider Hegi (Euskal Konfederazioa) eta Xarles Bidegain (euskaltzainburordea), gaur, Baionan

 

“Erleak egingo duen beste lan bat da salatzea hemengo kultur familia batzuk izan duten jokaera pobrea”

  • Aldizkariaren 10. ahalegina aurkeztu du Euskaltzaindiak aste honetan, antzerkiari eskaini diona
  • 11.aren ideia edo hari nagusia ere buruan eta gogoan du Bernardo Atxagak: "akordeoia izango da"
  • "Erlea'n dena dago ondo pentsatuta, aldizkari bakoitzaren edukiak ondo aukeratuta daude, zainduta eta orraztuta. Honelako aldizkari gutxi ezagutzen dut nik munduan”, esan dio Plazaberri-ri idazle eta euskaltzain asteasuarrak

    Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga eta Andres Urrutia, Erlearen aurkezpenean

 

“Erlearen helburua da erakustea euskara darabilen mundua oso zabala dela, unibertso oso bat”

  • Aldizkariaren 10. zenbakia aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak, Bilboko bere egoitzan
  • Zenbaki berriak euskal antzerkia “barru-barrutik” ezagutzeko aukera ematen du, Bernardo Atxaga 'Erlearen' zuzendariak agerpenean esan duen legez
  • “Jarraituko dugu proiektu hau bultzatzen, 'Erlea' euskal kulturako erreferente bihurtu nahi dugulako”, aitortu du Andres Urrutia euskaltzainburuak
  • Zenbaki berrian kolaboratu edo parte hartu dutenen artean daude Patxo Telleria, Agus Perez, Aizpea Goenaga, Ander Lipus, Iñake Irastorza, Mikel Martinez, Jokin Oregi, Iñaki Rikarte edo Anjel Alkain, besteak beste


    IMG 0778

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi