Plazaberri

Radio Bilbao​ren Bikaintasunaren Saria emango diote Luis Baraiazarrari

  • Euskaltzain ohorezkoak "euskararen ikerketa eta hedapenean egindako lan eskerga" nabarmendu dute Radio Bilbaoko arduradunek.
  • Martxoaren 6an jasoko du saria karmeldarrak, Guggenheim Museoan egingo den ekitaldi batean

    893960CE FA4D 4B36 A992 CE07ADFC23AF
    (Luis Baraiazarra, Euskaltzaindiaren Hiztegiarekin, iazko urrian)

 

Estibalitz Alkorta: “Euskal hedabideen sektoreak konpetitiboa izan behar du eta irabazi behar du merkatua, bere autonomia mantenduz”

  • Modu horretan mintzatu da Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari berria, Hekimenek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian.
  • Estibalitz Alkortak agertu du Gobernu berrian badagoela euskal hedabideei buruzko “kezka eta ardura”, eta gaineratu du etorkizunean eman beharreko urratsa “publikoa eta pribatua” izan behar duela.
  • Akademiaren Bilboko egoitzan egin da mintegia, eta bertan elkartu dira kazetari, irakasle, politikari eta euskaltzain ugari, euskal hedabideen etorkizunari buruz hausnartu eta eztabaidatzeko.
  • “Komunikabideak funtsezkoak dira euskal gizartea kohesionatzeko”, gogoratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak.
  • “Sinestetik ekitera” pasatzeko garaia dela esan du Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaileak.
  • Euskal hedabideentzat “babes iraunkor eta adostua” eskatu du Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak.

    IMG 2447
    (Kazetari, politiko, irakasle eta euskaltzain ugari hurbildu da, gaur, Akademiaren Bilboko egoitzara)

 

Euskarazko hedabideen etorkizuna hizpide, bihar, 'Euskal hedabideak, itun bila' jardunaldian

  • Ekitaldia Hekimenek eta Euskaltzaindiak antolatu dute, elkarlanean, eta Akademiaren Bilboko egoitzan egingo da (Plaza Barria, 15), goizeko 09:15etatik hasita (sarrera doakoa da).
  • Parte-hartzaileak: Estibalitz Alkorta Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria; Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendaria; Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko irakasleak; Libe Mimenza Euskal Hedabideen Behategia.

    IMG 2236
    (Alberto Barandiaran Hekimen-eko zuzendaria)

 

Euskararen eremuko bost ganbera legegileek eta Euskaltzaindiak Oinarrizko hiztegi juridiko-parlamentarioa aurkeztuko dute

  • Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak duten elkarlanari esker egin da lana, eta horretarako bat egin dute Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek.
  • Euskaltzaindiaren egoitza nagusiak (Bilboko Plaza Barria, 15) hartuko du ekitaldia, ostiral honetan, otsailak 24 dituela.

    Cub Hiztegi Parlamentarioa 6 PR11

  • Parte-hartzaileak (hurrenkera honetan): Andres Urrutia euskaltzainburua; Gotzon Lobera Hiztegi Juridiko-Parlamentarioaren lantaldeko koordinatzailea; Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria; Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria; Ainhoa Aznárez Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria.

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Agenda

Ez dago gertakaririk egun honetan

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4

    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa - IX. liburukia'

    Arduradunak: Adolfo Arejita/ Xarles Videgain

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

    Argitalpen guztiak ikusi