ikasi1, ikas, ikasten
1 du ad. Ezagutza multzo bat lortu, zerbait egiteko edo erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna eskuratu, adimen lanaz nahiz esperientziaz. Irakurtzen eta idazten ikasi. Garaiz isiltzen ikasi behar duzu. Ikazkintzan ikasi. Ez duzu hori liburuetan ikasi. Hemen gazteria amaren sabeletik dator ikasia. Euskal Herrian ari diren maisu guztiek euskaraz ikasi behar dute. Kimika euskaraz ikasi.
2 du ad. Zerbait ikasteko adimena erabili. Zeren eta apaiz izateko ikasi bainuen. Fisika ikasteko Leioako Fakultatean. Lekarozen ikasi zuen. Inon ikasi ez duena badakiela. Ikasten zegoelakoan, joko eta nagikerian igaro ditu egunak. Eta urtebete gehiago ere eman zuen han, ikasten eta irakasten.
3 du ad. Jakin, jabetu. Non eta zer gosaldu zuten ez dut ikasi, baina jakin dut Moxolorenean zegoela Peru hamaiketan. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Horren berriak esan ditugu, inork nahi badu ikasi.