Plazaberri

Giza gorputzari eta norbere buruaren apainketari lotutako lexikoa landu da Atlasaren IX. liburukian

  • 262 mapaz osaturiko liburuki berri honetan, besteak beste, giza gorputzarekin, janzkerarekin, norberaren buruaren apainketarekin, sexualitatearekin eta haurtzaroarekinzerikusia duten zernahi hitz eta esamolde jaso dira.
  • 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasak' (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du xede, eta argitaraturiko liburuki guztiak (mementoz, bederatzi) kontsulta daitezke Euskaltzaindiaren web orrian (www.euskaltzaindia.eus/ehha), 5. eta 6. liburukiko audioekin batera.
  • Adolfo Arejita EHHA proiektuaren zuzendaria: “Tradizioz transmititu den herri-hizkeraren lekuko da Atlasa. Ahozko hizkuntzaren ispilu objektiboa izatea du helburu. Batetik, euskaraz bizi izan den gizartearen -edo gizarteen- bizimodua erakusten digute; bestetik, literatura landuaren eta hizkera aratuaren aurrean, kontrako ispilu modura jokatzen du Atlasak”.
  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Berriro ere Euskaltzaindiak euskalgintzaren eta gizartearen eskuetan jartzen du bere lana, uste baitu hori dela bere egitekoa”.
  • Julio Gallastegi Laboral Kutxako zuzendari nagusia: “Liburuki honen prestakuntzan goi-mailako ikerketa garatu dute Euskaltzaindiko ikerlariek. Gure hiztegiak dituen aniztasun eta ñabardurak metatuz eta aztertuz gero, bilduma honetan azaltzen dira ondare moduan, eta horrek duen balioa ezinbestekoa da”.

    DSC01367
    (Atlasaren mapa erraldoi bat erakutsi dute gaur euskaltzainek eta Laboral Kutxako arduradunek)

 

Euskarazko toki-izenak zuzen ager daitezen, lankidetza eskaini die Euskaltzaindiak Itzuliko arduradunei

  • Jakina denez, apirilaren 2tik 7ra egin da Euskal Herriko Itzulia, aurten 'Basque Country Itzulia 2018' izenarekin. Itzuliaren webgunean ibilbide-liburua arakatu du Euskaltzaindiak eta liburu horren azaleko azterketatik ondoriozta daiteke etapetako toki-izenak, salbuespenak salbuespen, zuzen idatzita daudela.
  • Zoritxarrez, ez da berdina gertatu bideetan jarritako seinale eta oharrekin. Gauzak horrela, eta 2019an halakoak gerta ez daitezen, Euskaltzaindiak lankidetzan aritzeko aukera eskaini die antolatzaileei, euskarari dagokionean erakunde aholku emaile ofiziala denez.

    Pantaila argazkia

 

Euskaltzaindiaren webguneak 73.903 bisita izan ditu apirilean

  • Apirilean 73.903 bisita izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak (www.euskaltzaindia.eus), guztira, 331.197 bistaratze.

  • Ohikoa den legez, apirilean gehien bisitatutako edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (121.637 bistaratze) eta EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia: 77.561 bistaratze) izan dira.

  • Webguneko atarira eginiko zuzeneko sarbideak 9.225 izan dira, eta webguneko gainontzeko atalei dagokienez, OEH-k (Orotariko Euskal Hiztegia) 52.067 bistaratze izan ditu, Euskaltzaindiaren Arauek 4.393, Jagonet zerbitzuak 4.482, Argitalpenen katalogoak 1.585, eta Plazaberri blogak 1.653.

 

Andres Urrutia: “Euskaltzaindiak ezin dio muzin egin bere erantzukizun sozialari, eta LGBT kolektiboa are ikusgarriago egiteko ekarpena egin nahi du”

  • Hiru urterako egin den lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Ortzadar LGBT elkarteak eta Euskaltzaindiak, gaur.
  • Aurrerantzean, Ortzadar LGBT elkarteak Euskaltzaindiari aholkularitza eskainiko dio herritarren berdintasuna, bizikidetza, sexu-askatasuna eta giza eskubideak Euskaltzaindiaren Hiztegian zein bestelako hizkuntza baliabideetan are hobeto islatuta ager daitezen.
  • Errealitate hauek guztiak ondo gogoan ditu Akademiak, eta horiek kontuan hartuz, erabaki garrantzitsuak hartu ditu azkenaldian. Besteak beste, familia-harremanetako gaurko errealitatera moldatu ditu Hiztegiko hainbat definizio; dinastia-kontuetan ere egin dira aldaketak; Espainiako Justizia Ministerioari euskal izendegiarekin malguago jokatzeko eskatu zitzaion eta abar.
  • Javier García, Ortzadar LGBT elkarteko presidentea: “Gure elkarteak garrantzia eman nahi die euskaraz egindako ikerketei, eta horretarako Euskaltzaindiarekin bat egitea ezinbestekoa zen guretzat”.
  • Axier Garate, Ortzadar LGBT elkarteko bozeramailea: “Ostegun honetan homofobiaren aurkako eguna ospatzen dugu, eta hitzarmen hau baliatu nahiko genuke gure gizarteak aniztasun afektiboaren aldeko apustu garbia egin duela erakusteko”.
  • Andres Urrutia: “Euskara gaitu eta erabilera berrietara moldatu eta egokitzeko agindua dauka Akademiak, eta horretara dator, neurri batean, hitzarmen garrantzitsu hau. Euskaltzaindiak ezin dio muzin egin bere erantzukizun sozialari, eta LGBT kolektiboa (Lesbiana, gay,  bisexual eta transexualen kolektiboa) are ikusgarriago egiteko ekarpena egin nahi du”.

    Andres Urrutia eta Xarles Videgain Ortzadar LGBT elkarteko kideekin
    (Roberto Palacios, Aratz Castro, Andres Urrutia, Javier García, Xarles Videgain eta Axier Garate)

 

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

 

Gure agendan harpidetu:

Azken argitalpenak

  • Cub 17 Jagon 6 PR4
    'Euskal Elkargoaren sortzea eta euskararen geroa'

    Prestatzailea: Jean-Baptiste Coyos

  • 'Esteve Materraren doctrina christiana (1617 & 1623). Edizioa eta azterketa'

    Egileak: Dorota Krajewska, Eneko Zuloaga, Ekaitz Santazilia, Borja Ariztimuño, Oxel Uribe-Etxebarria, Urtzi Reguero

  • 'Toponimia de Vitoria - Gasteizko Toponimia VI. Arratzua II'

    Egilea: Elena Martínez de Madina

  • 'Sierra de Toloño, nexo de la Montaña y la Rioja Alavesa'

    Egilea: José Ángel Chasco Oyón

  • 'Sociedad y Lengua Vasca en los siglos XVII y XVIII'

    Egilea: Juan Madariaga Orbea

  •  

  • Argitalpen guztiak ikusi