Aurreko euskaltzaina: Piarres Lafitte

 

Piarres Xarritton

Euskaltzain emeritua

Hazparnen (Lapurdi) jaio zen, 1921eko urriaren 19an.

Filosofian lizentziaduna. Teologian eta Euskal Ikasketetan doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1950eko urriaren 27an eta oso 1985eko uztailaren 19an. Euskaltzain emeritua da 2006ko uztailaren 20tik.

Sarrera hitzaldia Piarres Lafitteren bizitza eta lanaz irakurri zuen Hazparnen 1986ko ekainaren 28an.

Ikusi sarrera hitzaldia

Manuel Lekuona Saria

Biografia

Oinarrizko ikasketak Hazparnen egin ondoren, teologia ikasketak Uztaritzen (1935), Baionan(1940), eta Erromako Gregoriar Unibertsitatean (1946) burutu zituen. 1947an apaiztu zen Hazparnen. 1953an Filosofiako lizentziari ekin zion Parisko Sorbona Unibertsitatean.

Teologian doktoregoa Tolosako Institutu Katolikoan eskuratu zuen 1973an, kultur eskubideen oinarri etikoaz egindako tesiarekin, René Coste-k zuzenduta. Euskal ikasketetan doktoregoa, aldiz, Bordele III Unibertsitatean eskuratu zuen 1983an, Pierre Broussain (1859-1920) euskaltzainaz egindako tesiarekin, Jean Haritxelharren zuzendaritzapean.

1942tik irakasle nahiz apaiz lanak egin zituen Biarritzen, Hazparnen, Maulen, Baionan eta Parisen. Eskualdun Estudianteen Egunak antolatu zituen 1946-1951 artean eta Eskualdun Gazteriako arduradun izan zen 1956tik. Halaber, Eusko Ikaskuntzaren Biarritzeko Biltzarrean (1948) parte hartu zuen eta Eskualtzaleen Biltzarreko kide da 1958tik.

Baionako Elizbarrutiaren babesean, Parisko Eskual Etxearen (1955) eta Hazparneko Lanbide Eskolaren (1959) sortzaileetarikoa izan zen. Lanbide Eskolako zuzendari izan zen 1965 arte, lankide zituela Jean Louis Davant edota Txillardegi. 1965ean zuzendaritza utzi egin behar izan zuen, arazo politikoengatik. Irakaskuntzaz den bezainbatean, testuliburu ugari itzuli edo egokitu ditu Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuarekin elkarlanean.

1967-1973 artean Baionako San Amandoko erretore izan zen eta Fededunak (1968) taldea sortu zuen Jean-Louis Davant, Jean Hiriart-Urruti eta hainbat lagunekin. Frantziskotarren Jakin taldearekin ere harremanetan zen ordurako. 1974ean Euskal Herria utzi eta hiru urtez egon zen Montrealen irakasle. Han zegoela, apaiz izateari utzi zion 1976an. Behin itzulita, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1984an eta Filosofia Fakultatean eman zituen eskolak, 1987an erretiroa hartu zuen arte.

Jean Haritxelhar euskaltzainarekin batera, Baionako Euskal Astea hiru urtez antolatu ondoren, 1973an Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetarikoa izan zen. Kanadatik itzulita, UZEIko lankide izan zen 1978tik eta hiztegigintzan aritu zen.

Julian Ajuriagerra psikiatra buru zela, orobat, Association pour la Création d'un Institut d'Etudes Basques (ACIEB) delakoaren sorreran esku hartu zuen Baionan, Piarres Lafitte, Jean Haritxelhar eta beste hainbatekin elkarlanean. Ondorioz, 1979an Euskal Ikasketen Institutua sortu zen.

Euskaltzaindian, 1977an Piarres Lafitteren idazkari izendatu zutenetik, Ipar Euskal Herriko ordezkari (1978- 2006) izan zen. Beste hainbat arlotan ere egin du lan: euskalduntze-alfabetatzea, onomastika, gramatika (EGLU bilduma, 1985-2011), hiztegigintza, Jagon saila, argitalpenak, literatura ikerketa, eta abar. Halaber, euskaltzain askoren idazlanak argitaratu ditu: Jean Etxepare, Piarres Larzabal, Jean Saint-Pierre eta René Lafon, besteak beste.

Pentsamenduaren hainbat idazle klasiko itzuli ditu euskarara: Thomas More, Benedictus de Spinoza, Francisco de Vitoria edota Martin Azpilkueta.

Politikaz den bezainbatean, Eusko Alkartasuna alderdiaren Ipar Euskal Herriko burua izan zen 1988-1997 artean. Halaber, Baionako Udalean zinegotzi izan zen 1993-1995 artean.

Piarres Lafitte irakaslearen eraginez, Aintzina aldizkarian bigarren aroan (1942) hasi zen euskaraz idazten eta gero Herria (1944) astekarian. Eskualdun Gazteriaren Gazte aldizkariaren zuzendari izan zen 1956-1960 artean.

Beste hainbat agerkaritan idatzi ditu artikulu asko, bereziki euskal kulturaren eta Elizaren historiaz: Jakin, Zabal, Enbata, Otoizlari, Elgar, Il Bimestre, Gure Almanaka, Zeruko Argia, Ekaina, Anaitasuna, Jaunaren Deia, Etchea, Comun, Maiatz, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Mundaiz, Bulletin du Musée Basque, Oihenart, RIEV, Ele, Egan, Antzerti, Hegats, Euskalingua, eta abar.

Hainbat ohore eta sari jaso ditu: Frantziako Errepublikaren eta Erresuma Batuaren esker ona Bigarren Mundu Gerran soldaduak babesteagatik; Udako Euskal Unibertsitatearen sarrera hitzaldia (1979); Korrika 9an lekukoa eraman zuen (Baiona, 1995); Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen ohorezko bazkide (1996); Jakin taldearen omenaldia (Donostia, 1996); Labayru Ikastegiaren omenaldia (Derio, 1998); Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria (1999); Joseba Jaka Fundaziaoren beka (1999); Euskal Herriko Idazleen Biltzarraren saria (Sara, 2006); eta abar.

 

Liburuak

Saiakerak eta ikerketak

1943 Eskualdunak / Chabier Gazteiz (Aintzina)

1946 Petit histoire religieuse du Pays Basque (Euskal-Herria)

1970 Eskual alorretik [elkarlanean] (Ikas)

1979 Le droit des peuples à leur identité : l'évolution d'une question dans l'histoire du christianisme (Fides)

1985 Pierre Broussain : sa contribution aux études basques (1895-1920) (Centre National de la Recherche Scientifique)

1990 Alfabetatzea Euskal Herrian : (1960-1990) : kronika laburra [elkarlanean] (s.n.)

1991 Euskal literaturaren oinarrizko gidaliburua (s.n.)

2000 Eliza eta formazioa Hazparneko aldean (XVIII.-XX.) (Arizmendi)

2003 De re publica edo politikaz (Elkarlanean)

2008 Pierre Broussain : sa contributrion aux etudes basques (1895-1920) 2. argit. (Euskaltzaindia) PDF

2013 Le fondement moral des droits culturels de l'homme : (kultura eskubideen oinarri etikoak) (Euskaltzaindia) PDF

Hiztegiak

1983 Administrazioa eta zirkulazioa : hiztegiak [elkarlanean] (UZEI)

1987 Erlijioa : hiztegia [elkarlanean] (UZEI)

1997 Hiztegia : euskara-frantsesa, frantsesa-euskara [elkarlanean] (Elkar)

Edizioak

1958 Charamela (Laharraque)

1963 Mendekoste gereziak eta beste / Jean Etchepare (Goiztiri)

1984-1996 Jean Etchepare mirikuaren (1877-1935) idazlanak (Elkar)

1985 Azkaine gure sorterria / Jean Elissalde "Zerbitzari" (Elkar)

1986 Resurreccion Maria de Azkue eta Pierre Broussain-en arteko elkarridazketa : (1897-1920) (Euskaltzaindia) PDF

1991-1998 Piarres Larzabalen idazlanak (Elkar)

1992 Jose Mendiague (1845-1937) : haren bizia eta haren kantuak (Etor)

1998 14eko Gerla Handia / Jean Saint-Pierre "Anxuberro" (Ibaizabal)

1999 Vasconiana / René Lafon [elkarlanean] (Euskaltzaindia) PDF

2004 Erlisionea : Eskual-Herriari dohazkon egiarik beharrenak / Jean Pierre Arbelbide Etxeberri (Nafarroako Gobernua ; Euskaltzaindia) PDF

Biografiak

1990 J. M. Moulier "Oxobi" : (1888-1958) (Eusko Jaurlaritza)

1994 Xabier Diharce "Iratzeder" (Eusko Ikaskuntza)

1999 Piarres Charritton (Eusko Ikaskuntza)

1999 Piarres Larzabal : (1915-1988) (Eusko Jaurlaritza)

2001 Pierre Narbaitz : (1910-1984) (Eusko Jaurlaritza)

2003 Jean Saint-Pierre "Anxuberro" : (1884-1951) (Eusko Jaurlaritza)

2005 Jean Haritschelhar (Eusko Ikaskuntza)

Itzulpenak

1992 Utopia / Tomas Moro (Klasikoak)

1993 Indio aurkitu berriak / Francisco de Vitoria (Klasikoak)

1996 Idazlan guztiak : (testuak eta azken elkarrizketak) / Santa Teresa Jesus Haurrarena eta Aurpegi Santuarena [elkarlanean] (Karmel)

1997 Etika / Spinoza [elkarlanean] (Klasikoak)

2006 Teologia eta politika : antologia / Martin Azpilkueta (Klasikoak)

 

 

Artikuluak Euskaltzaindiaren argitalpenetan

Euskera agerkarian

1979 Georges Lacombe (1879-1947) euskaltzain zenaren lanak eta gutunak PDF

1979 Piarres Broussain-en paperak PDF

1979 "Bai euskarari" kanpaina Iparraldean PDF

1981 Mattin Treku, "Mattin pertsularia" (1916-1981) [hilberri txostena] PDF

1981 Etienne Salaberry kalonjea (1903-11-18 - 1981-VII-26) [hilberri txostena] PDF

1981 Philippe Aranart kalonjea (1901-IX-9 - 1981-VIII-13 [i.e. 1981-VII-13]) [hilberri txostena] PDF

1983 Euskaltzainen zerrenda osotzeaz [elkarlanean] PDF

1983 Euskaltzaindiko hilen zerrenda : Iparraldeko urgazle batzuetaz bi zehaztasun PDF

1984 Joanes Saint Pierre apezpiku euskaltzainaren obra PDF

1986 P. Xarritton-en Euskaltzaindian sartzea [sarrera hitzaldia] PDF

1987 "Eskualduna"-ren mendeurrena "Baionan" PDF

1988 Patxi Zabaleta-ren hitzaldiari Piarres Xarritton-en ihardespena [Patxi Zabaleta euskaltzainaren sarrera ekitaldian] PDF

1988 Bidarrai, euskara eta euskaltzaleak PDF

1990 Ohar bat edo beste euskal literaturaren inguruan PDF

1991 Literatura Biarnoan, Erdi Arotik gaurdaino, kantu-kontuaren lekua / Roger Larrouy [itzul.] PDF

1991 Donibane Ziburu, euskal literaturaren iturri PDF

1992 J. B. Elissamburu eta Gratien Adema PDF

1993 Paul Guilsou (1920-1993) [hilberri txostena] PDF

1998 Aphezac soldado / Arnaud Abbadie [arg.] PDF

2001 Piarres Lafitte euskaltzaina eta Euskaltzaindia PDF

2002 Manex Hiriart-Urruty eta Pierre Broussain-en arteko gutunak (1894-1906) [arg. elkarlanean] PDF

2002 Eliza eta estatua(k) Euskal Herrietan PDF

2002 Jean-Pierre Arbelbideren gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2002 Jean-Baptiste Daranatzen gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2002 Jean-Baptiste Darricarrèreren gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2002 Pierre Etchepareren gutuna : Mendionde, le 1er octobre 1905 [arg. elkarlanean] PDF

2002 Martin Guilbeauren gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2002 Félix Larrieuren gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2002 Jean Etchepareren gutunak [arg. elkarlanean] PDF

2003 Pierre Broussain-en gutundegia (3) [arg. elkarlanean] PDF

2003 Sabino Aranaren zazpi gutun : (bat argitaragabea) [arg. elkarlanean] PDF

2003 Pierre Broussain-en gutundegia (4) [arg. elkarlanean] PDF

2004 Bernard Maurice Harriet (1814-1904) : haren askazgoa aberatsaren zenbait berri [arg. elkarlanean] PDF

2004 Estanislao Arantzadiren bost gutun Piarres Broussaini [arg. elkarlanean] PDF

2004 Pierre Broussain-en gutundegia (5) [arg. elkarlanean] PDF

2004 Pierre Lafitten gutundegia (1) [arg. elkarlanean] PDF

2005 Frantzizko Laphitz-Arradaren bizia eta lanak PDF

2005 Pierre Lafitten gutundegia (2) [arg. elkarlanean] PDF

2005 Pierre Lafitten gutundegia (3) [arg. elkarlanean] PDF

2006 Pierre Lafitten gutundegia (4) [arg. elkarlanean] PDF

2008 Jacques Isidore Etcheverry Unanue (1921-XII-16 - 2006-III-22) [hilberri txostena] PDF

2009 Euskaltzaindiaren 90. urteburukari PDF

Iker bilduman

1983 Hazparne-ko Martin Larralde (1782-1821) Bernard Larralde (1771-1853) J. Baptiste Larralde (1804-1870) hiru pertsulari Bordaxuri-tarrak PDF

1992 Aita Sauveur Lardapide (1812-1889) Hazparneko misionestaren paperak PDF

1997 P. Broussainen gutunak J. Urkijori ; P. Broussainen gutunetako izenez zerbait ohar ; F. Krutwingen gutunak J. Urkijori PDF

2005 Hizkuntzaren eta lurraldetasunaren problematika azken 200 urteetan Iparraldean PDF

2008 Alemanen denboran Iparraldeko ihesliarrek Espainiako presondegietan egin kantuak PDF

 

Erakunde barruko ardurak gaur egun

Batzordeak eta lantaldeak