Gaur, maiatzaren 22an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariak Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Hauek dira 2011ko saridunak:
- A maila, narrazioan: lehen saria: Ez naiz zure printzesa, Anne Lapeira; bigarren saria: Maite, maite... ez bakarrik bakoitzak bere burua, Maddi Petralanda; hirugarren saria: Michelen misterioa, Evangelina Descalzo.
Bestalde, lan sarituez gain, ondoko lanak argitaratuko dira, epaimahaikoen gomendioz: Mesopotamiako mamua, Julen Antxia; Zein zaila den semea izatea, Xabier Oianguren - A maila, olerkian: lehen saria: Norbait joan da, Amaia Rodriguez; bigarren saria: Bizirik gabe bizi den pertsona, Malen Barriola; hirugarren saria: Gizon herrenaren olerkia, Maite Larrarte.
- B maila, narrazioan: lehen saria: Ez dago musik!, Maialen Akizu; bigarren saria: Gauaren beharra, Ainhoa Urien; hirugarren saria: Ainarak bezala..., Mikela Atxoarena.
- B maila, olerkian: lehen saria: Idazten hasi da, Maialen Akizu; bigarren saria: Zer da denbora?, Maialen Elortza; hirugarren saria: Los Angeles, 2019, Mikel Aranburu.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira. Narrazioa eta olerkia sartzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Orotara, aurten 157 lan aurkeztu dira.
Bestalde, urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
- B mailan: Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza.