Fernado Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, martxoaren 22an, Donostian, 76 urte zituela. Euskaltzain urgazlea zen, 1964ko urriaren 30ean Akademiak izendatua.
Fernando Mendizabal Mujika Zaldibian jaio zen, 1934ko abenduaren 15ean. Fraide frantziskotarra izana zen.
Imanol Berriatuaren ikasle izan zen. Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, Jakin aldizkaria sortu zuen taldekidea. Gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.
Jakin, Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.
Urte askotan UZEI erakudean lan egin zuen; Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen.
Argitaratutako lanen artean, honako hauek daude:
- Eusebio Erkiaga (artikulua, 1960)
- Lau Ebanjelioak (elkarlanean, 1962)
- Euskal Gramatika; Lardizabalen euskeraz zertxobait (artikulua, 1956)
- Maria (itzulpena, 1957)
- Tantan lapurretan (itzulpena, 1959)
- Euskaldunentzat oiñarrizko gramatika euskeraz (gipuzkoeraz nagusienik) (1969)
- Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) (1972)
- Oihaneko gauza harrigarriak (itzulpena, 1975)
- Kristau bidea (itzulpena, 1975)
- Hainbat hiztegi, elkarlanean: (H) Zuzenbidea hiztegia (1987), Zuzenbidea hiztegia 1 eta 2 (1987); Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983); Enpresa hiztegia (1981); Politika hiztegia 1, 2, 3, eta 4 (1980)
- Aurrezki kutxak liburua (1983)
- Autonomi Estatutuaren itzulpenak (1980)
- Gizakiaren filosofia ilustraturik antropologia filosofikora (itzulpena, 1997)
- Metafisikako diskurtsoa. (itzulpena, 1997)
- Elkarrizketak (artikulua 1996)
- Kirol hiztegiak: Atletismoa, Futbola, Pilota (1994)
- Hirigintza hiztegia (1994)
Elizen arteko Bibliaren itzulpen taldearekin aritu izan zen, elkarlanean.