Gaua izanik iluna
jarraian dator eguna,
Juanjo bizitzan eta geroan
senide eta laguna.
Urak handi itsasoan
zuhaitz ugari basoan,
Juanjo euskaldun eta fededun
bere bizitza osoan.
Eguzkitik goi argia
edurretik ur garbia,
euskal zeruan beti argitan
Juanjoren izar barria.