Emanaldia dohanik da eta bertara joan ahal izateko gonbit-txartela beharrezkoa izango da.
Emanaldia egingo den aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokiak agortu arte banatuko dira gonbit-txartelak.
Gonbit-txartelak hemen klik eginez eska daitezke. Eskari guztiak egindako ordenan erregistratuko dira, eta tokiak bete arte onartuko. Hori dela-eta, eskaria egiten denean, izen-deiturak eta posta elektroniko helbidea jartzea nahitaezkoa da, hori erabiliko baita eskatzaileari jakinarazteko txartelik eskuratu duen ala ez.
Eskaria egiteko epea urriaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, amaituko da. Eskaria onartu zaienei jakinaraziko zaie noiz joan behar duten Kursaalera gonbit-txartela jasotzera, lehen esan bezala, ezinbestekoa baita gonbit-txartela aurkeztea emanaldi artistikora sartu ahal izateko.