linbo
1 iz. Garai bateko teologiaren arabera, zintzoen arimen egoitza, berrerostearen aurretikoa; bataiatu gabe hildako haurren egoitza. (Iparraldean, batez ere pl.). Ik. Abrahamen magal; Abrahamen altzo. Linbo beltzetik dituzu arimak libratuko. Zintzoen linboa. Haurren linboa. Jaitsi zen linboetara. 2 iz. Ongi zehaztu edo mugatu gabeko eskualdea edo egoera. Delako historia hori zertu gabeko zeren linboan edo dagoela, nork handik aterako duen zain.