kantari
1 adj. Kantatzen duena. Ik. abeslari. Txantxangorri kantaria. Arantzazuko ume kantariak. Errekatxo kantaria. 2 iz. Kantatzen duen pertsona. Opera kantari ospetsua. Kantari talde bat.
3 adb. Kantatzen. Hiru gizon kantari Azpeitiko plazan. Baina dantzari eta kantari —eta zahatoari eragiten— hasi direno... Haurrek, artzain-jantzian eta kantari, etxerik etxe daramatzate jaiotzak. Ez zen karnaba bat besterik, leiho aurrean kantari. || Honelaxe hasi zen bertso kantari Xenpelar.