1 emaitza ezeztatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:08 | 1994-07-07 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
ezeztatu, ezezta, ezeztatzen. du ad.
ik. arau berritua: "abolitu [...] Sin. ezeztatu".
abolitu sinonimoa ezeztatu-ren adieretako bati dagokio.
ezeztatu, ezezta, ezeztatzen
- [E123]: Orduan nekez osa daiteke orain ezeztatu Sin. abolitu emanaz, ala? Irtenbideren bat eman beharko diogu. Agian berriro pentsatu arau berritua?
- [E210]: Abolitu/abolizio ez dira ezeztatu/ezeztatze horien pareko. Ezeztatzeak baditu bere barruan legeak, kontratuak, testamentuak eta bestelakoak. Abolitu/abolizio bikoteak, berriz, legeak hartzen ditu. Beraz, prozedurarekin bat etorri ez arren, berrikusi beharko litzateke hau. Edozein kasutan ere, konponbidea izan daiteke honetara: ezeztatu 1 Sin. abolitu 2 Zuz. "errebokatu": geroko testamentuak aurrekoa ezeztatzen du.
- [E116]: arazoa sortua daukagu, eta konpondu beharko dugu. E210k eskaini du konponbide bat, eta egokia izan daiteke Zuz. arlokoak argitzeko, baina ez dakit arlo guztietakoak argitzeko balio duen (eta guk tradizioko adieren berri eman ohi dugu lehenik, eta oraingoen nahiz arlokakoen berri, ondoren). Hona I. Sarasolaren hiztegian ageri diren adierak [eta adiera bakoitzarekin doazen adibideetako objektuak edo ezeztagaiak]: "1 Indargabetu, baliogabetu [sakramentuaren indarra eta bertutea / jatorrizko bekatua] // Berezk. Lege edo arau bat indargabetu. Ik. abolitu [beltzen esklabotasuna / lege zaharreko aginduak] 2 Ezereztu, deuseztatu [geure burua / jendea] 3 Ezeztu, ukatu [iritzia / lehen esana]". Ur handiegitan sartzea izan daiteke horiek guztiak orain bideratzen saiatzea, eta definizioak landu behar dituztenen esku utz dezakegu proposamen zehatza egitea; baita sinonimoaren arazoa ere, oraingoz ezer ukitu gabe (a forma b formaren sinonimo dela esateak ez baitakar a osoaren sinonimo izatea b forma). Nahi duzuena.
- Erabakia: (2009-05-29) utzi dagoen moduan.