Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zuritu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zuritu, zuri/zuritu, zuritzen
1 du ad. Zuriz margotu. Igeltsuz zuritutako etxe txiki bat. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hilobi zurituak.
2 da ad. Kolore zuria hartu. Buruko ileak zergatik zuritzen diren bizarra baino lehen. Etiopiako beltz bat zuritzen denean, eta katamotzak uzten dituenean bere orbanak. Burua zuritu zait zure bihotz eske. || Zapiak eguzkitan ondoen zuritzen dira.
3 du ad. Inguruak elurrez estali. (nork eta nor osagarririk gabe). Elurra egin du, baina ez du zuritu.
4 du ad. Azala kendu. Afaritako patatak zuritu zituen. Sutondoan gaztainak zuritzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egur zurituak ez du, hurbiltzeko ere, egur azalduna balio.
5 du ad. (Norbait bere edo besteren hutsegitea) onargarri egiten saiatu; norbait errugabetzen saiatu. Ezezagun baten aurrean galesez mintzatzeko, nork bere burua zuritu behar izaten du aurrenik, barka eske. Oraingo jokabidea zuritu nahi luke. Ezin zurituzko bidegabekeria. Hire bizitzan egin dituan belzkeriak zuritzeko. Baina Zesar handiaren heriotza zuritzeko, ezin eramana eta bekaitza baino estalki apainagorik behar. Ametzagak ez du inoren aurpegirik belzten, ez zuritzen; ikusten duena kontatzen du, eta kontatzen duenak badu beti indarra. Hor ari da, belea baino beltzagoak nondik zurituko dituen, bere nagusiak bidenabar zurituko dituelakoan.
6 du ad. Auziez eta kidekoz mintzatuz, argitu, konpondu. Aspaldiko arazoak dituztela zuritzeko hango gure herritarrek, bai beren artean, bai eta beren auzoekin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: zuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuritu, zuri(tu), zuritzen. da/du ad. 1 'zuriz margotu'. 2 '(patatari eta) azala kendu'. 3 'nor bere edo besteren hutsegitea zuzentzen saiatu'. 4: elurra egin du, baina ez du zuritu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zuritu, zuri(tu), zuritzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.