Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zukutsu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zukutsu
1 adj. Fruituez eta kidekoez mintzatuz, urtsua. Aihenak hain oparo eman digun mahats zukutsua.
2 adj. Haragiaz-eta mintzatuz, zuku asko duena. Animalia zenbat eta gazteago izan orduan eta zukutsuago eta samurragoa da haragia, baina animalia helduen okelak baino nutriente gutxiago ditu.

Aztergaia: zukutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zukutsu 63: Consumer 50 (adib.: “Plantxan erretako eta zukutsurik gertatzen ez diren okelak ez zaizkio eman behar haur txikiari, lehorregi jazotzen baitzaizkio”), Berria 11 (adib.: “Zukutsua, zukutsua denez, aurtengo uzta literarioaren fruta hau”), EiTB (“Pintxo barra zukutsu bat du, baina horrez gain, iberiko mokadutxoak eskaintzen dizkie bezeroei.”), DiarioVasco (“Aurreko urteetakoa bezain zukutsua izan omen da aurtengo Herriko Bertsolari-Txapelketa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zukutsu 6: Juan Martin Elexpuru 3 (adib.: “Orgasmoa olatu bero eta zukutsuetan ari zitzaidan etortzen, zilean hasten zitzaidan eta nire burmuinetako zokorik ezkutueneraino hedatzen”), Josu Zabaleta (“Baratze-eremu hark, beti berde, ur arrezko erretenez ebakia, landare zukutsu, ilun haiekin, ez zion hartan zehar ibiltzeko gogorik ematen”), Anjel Lertxundi (“Jauregiaren beste aldean, berriz, itsasoaren mugetan, udako tximista sigi-sagatsuek urratzen zuten aldian-aldian zerua argi masusta-zukutsu batez”), Pako Aristi (“’Dan más vueltas que mamón en boca de vieja’; mamon hori fruta txiki zukutsu bat da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es jugoso / fr juteux: Elhuyar: 1 [que tiene mucho jugo] urtsu. 2 [sustancioso] (fig.) mamitsu; baliotsu, etekin handiko; handi / Nolaerran: urtsu, zukutsu / Zehazki: 1 (fruta) heze, zukutsu. 2 (carne, pescado) heze, urintsu. 3 (negocio) etekintsu, etekin handiko. 4 (comentario, novela etc) mamitsu. 5 (cantidad de dinero) handi / Labayru: 1 [que tiene jugo] urtsu, hezetsu. 2 [sustancioso] mamitsu, baliotsu, interesgarri, handi; [ref. a comidas] bigun, samur, -bera, apatz, uxter / Adorez5000: 1 urtsu, mamitsu, heze. 2 [fig. sustancioso] koipetsu, guritsu. 3 [carne] heze, urintsu, koipetsu. 4 [negocio] mamitsu, baliotsu, etekin handiko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso hedatua eta erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.