Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza traktu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

traktu
iz. anat. Organo barne-huts eta luzanga, organismoko beste bi organoren edo lekuren arteko bide dena. Ik. hodi 2; gernubide. Sagarrak daukan zuntz disolbaezinak handitu egiten du hesteetako traktuaren bolumena, eta lagungarria gertatzen da elikagaiak garbitzeko eta digestio sisteman barrena mugitzeko. Bost emakumetik batek gernu-traktuan infekzio-sintomak izaten ditu urtero.

Aztergaia: traktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu traktu formarik.

traktu 42: Argia (“Hainbesterainoko espermatozoidea sortzen duen arrak "intseminazio traumatikoa" deitzen dena praktikatzen du: emea harrapatu eta zakilaz soina zulatu eta hazia traktu genitalean sartzen dio”), Deustuko Unibertsitatea 21 (“Geldiarazitako segidako traktua berriro hasi nahi denean, jabari espedientea onesten duen aktak aginduko du legearen 202. artikuluak aipatu kontraesaneko inskripzioak ezereztea, eta akta horrek nahitaez adierazi behar du, bai artikulu horrek kasuan-kasuan ezartzen dituen betekizunak gauzatu direla, bai legearen 201. artikuluaren hirugarren erregelako zitazioak nola egin diren”), Euskal Herriko Agintaritza 2 (“Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak honako printzipio hauen arabera jardungo du: publikotasun materiala eta formala, legezkotasuna, legitimazioa, lehentasuna, segidako traktua, notarioekiko lankidetza eta teknologia berrien sustapena”), Elhuyar (“Helburua da gure gorputzean (hesteetan, ahoan, larruazalean, traktu urogenitalean eta arnas aparatuan) bizi diren organismoen dibertsitate genetikoa ezagutzea, eta giza osasunean eta gaixotasunean duten eragina ulertzea”), Consumer 9 (“Maiz zistitisa sufritzen duen pertsona batek espezialistari kontsultatu behar dio, gernu bideak aztertzeko, eta gernu traktuan infekzioak ahalbidetzen dituzten anormaltasunak baztertu nahiz egiaztatzeko”), Espainiako Gobernua 3 (“Onurak eta kargak banatzeko proiektua inskribatzen duen titulua aski izango da hipotekak aldatzeko, erregistro deskripzioak zuzentzeko, finkak edo gehiegizko edukierak immatrikulatzeko, segidako traktuari berrekiteko, eta eskubide erreal bateraezinak ezeztatzeko, erregelamenduz ezarritako moduan”), Laneki 4 (“Arnas traktutik datorren odolezko espektorazioa”), UEU (“Segidako traktua: aurreko titularrarekin lotura duten xedatze egintzak bakarrik inskribatuko dira, eta, formalki, finka bakoitzari irekitako folioan transmisio katea osatuko da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

traktu 1, Xabier Olarra (“Garunaren irudian erdiko tumor izugarri bat ageri zen, guruin pituitarioa eta alboko kiasma optikoa eta traktuak desegin eta lobulu frontaletara zabaltzen zena”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: traktu (es tracto; fr tractus; en tract; Biologia, Medikuntza, Zuzenbidea); Iusplaza: segidako traktu (es tracto sucesivo; Hipoteka Legea).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es tracto: Adorez: 1 (Anat.) traktu; tracto digestivo: digestio-hodia, digestio-aparatua; 2 (Der.) jarraipen, segida, traktu; tracto continuo: etengabeko segida / Elhuyar: 1 tarte, bitarte; 2 (Anat) traktu / Labayru: (Anat) traktu / Zehazki: 1 (Anat) traktu; 2 (Erl) (de la misa) traktu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioarteko terminoa da, eta jasotzekoa izan liteke. Anat. eta Zuz. markekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Anat. eta Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.