Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sekuentziazio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sekuentziazio
iz. biokim. Sekuentzia bat aurkitzeko eta zehazteko teknika; teknika hori erabiliz sekuentzia bat aurkitzea eta zehaztea. Espezieen arteko bereizketa egiteko, PCR FINS deritzon teknika erabiltzen da gehien gaur egun; teknika hori sekuentziazioan oinarrituta dago. Osasun zientzien arloan, giza genomaren sekuentziazioa izan da egin den ekarpen garrantzitsuenetarikoa.

Aztergaia: sekuentziazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh104 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sekuentziazio 4: Bibalbio ("ugal zikloa osatzen duten faseen sekuentziazioaren erregulazioan partaide diren mekanismoak"), EHAA 1995 3 (adib.: "Gaiaren edo unitate didaktikoaren helburuak, edukinen sekuentziazioa, eta metodologia eta ebaluaziozko ihardunbideak azaltzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: secuenciación.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sekuentziazio : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

sekuentziazio 104: Berria 16 (“Orain arte, komunitate horien azterketa oso zaila izan da, bertan bizi ziren bakterioak identifikatzeko eta kuantifikatzeko zailtasunak zeudelako, baina DNAren sekuentziazio teknikek aukera eman dute horrelako komunitate konplexuen azterketa egiteko”), Elhuyar 53 (“Linkage analisia eta sekuentziazioa uztartuz, familia bateko dislexikoek berdinak dituzten tarte horietan zer bariazio dagoen ikus dezakegu, eta haiek soilik duten edota populazioan maiztasun txikia duen bariazio genetikoa deskribatu”), Erlea 2 (“Liburuaren tamaina eta kapituluka egindako sekuentziazioa lortuta daude”), Consumer (“Lagin bakoitzean nolako legatz espeziea baliatu zen zehazteko, PCR teknikaren araberako azterketa egin zen, hau da, kontua zen produktuaren ADNa isolatzea, anplifikatzea eta, arrain bakoitzak berariazkoa duen ADN horren zati zehatzak identifikatzen dituen sekuentziazio genetikoa egitea”), Jakin 17 (“Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko adituei laguntza eskatzea, Lehen Hezkuntzarako euskararen jabekuntza programa garatzeko sekuentziazio didaktikoa martxan jartzeko”), Laneki 15 (“Eguneko lanaldia antolatzeko aurretiko funtzioen sekuentziazioa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu sekuentziazio formarik.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: secuenciación.

Lantaldearen irizpideak
Ez du baldintza minimoa betetzen, baina adierazle bat behar da

sekuentzia soila eta (genomaren) sekuentzia osatze bezalakoak aski ote diren aipatu da; bai gaztelaniaz eta bai frantsesez bereizketa egiten da, baina forma banarekin (secuenciación / séquençage) eta, beraz, ez dago mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen duenik; kasu hauetako irtenbidea -tze osaerako erregularra eskaintzea izan ohi da (baina ez da lantaldearen datuetan ageri).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa Biol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.