Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza satin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

satin
1 iz. Zetazko ehun leuna, arina eta distiratsua. Muselinak, satinak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden. Satinezko izara arrosak.
2 iz. Satinaren antzeko ehuna, kotoiz edo zuntz sintetikoz egina dena.

Aztergaia: satin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-02-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

satin forma dagokio maileguari (eta ez saten, frantsesezko ahoskapenaren araberakoa); satinatu proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

satin 1, Mde ("zaiak egin zerauzkion, zedazkoak eta satinezkoak"); satinatu 1, K. Izagirre ("paper satinatua").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

satin: A. Arkotxa 2 ("Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen", "saia Brugesko satin berdez zuen egina"); M. Etxeberria ("satinezko atorra"); S. Gonzalez ("satinezko izara arrosadun ohe itzela"); M. Larrañaga 4 ("satinezko etzaulki abrikot-kolorea" 3, "sofa satinezkoan etzanda"); Lopez de Arana ("Buruan, satinezko pipil-girlanda bat zeraman"); X. Olarra ("errauts beltz leunak [...] lutozko satinezkoen antzekoak"); X. Paya 6 ("satinezko bata gorri" 4, "satinezko kimono urdin argi bat", "satinezko festa-soineko zuri zimurtu bat"); F. Rey ("Edredoiaren zorroa satinezkoa zen"); K. Zabala 5 ("satinezko xingolekin... Claudek kolore hura satin ñabarra zela esaten zien... txano gorrimina, satin berdezko idunekoa... satin aldakorrezko soinekoak"; "txano arrautza formakoa, gerezi-koloreko satin egina"); Berria ("satinezko zapatek eragin minak"); satinatu (denak izond.): A. Garitano, S. Gonzalez; M. Larrañaga, I. Mendiguren, X. Olarra, R. Saizarbitoria, K. Zabala 3, I. Zabaleta; saten: I. Aldasoro 2 ("Kearney andreak saten arrosa bizi polit bat erosi zuen"; "... amak tabinetezko txaleko purpura bat egin baitzion berari urtebetetzeko oparitarako, azeri-buru txikiak gainean, saten marroiez azpilduak ertzak, eta masusta formako botoi biribilez"); B. Atxaga 2 ("satenezko edo tafetazko azpiko arropa"; "bere satenezko prakatxo gorriekin"); J.M. Elexpuru ("satenezko soineko zuri bat hautatu nuen"); J.M. Irigoien 2 ("disko bat jarri genuen arte: “Saten zuriko gauak”"; "Musikak eta dantzak urratu berri zuten saten zuriko gau hartan"); Lopez de Arana 4 ("satenezko bere gorbata berria eskuztatzen ari zela"; "satenezko zapi handi batean..."; "Zetaz eta satenez apainduta doa bere ezkontzara"; "saten berdezko txabusina eta babutxa gorriak zituen"); J. Morales 7 ("belaki heze batez gorputz osoa igurtzi [...] distiraren distiraz masailak satenaren pareko utzi arte"; "muselinak, satenak eta gazak garai hartan moda-modan zeuden kolore margul horietakoak ziren"; "txalekoak —belusezko bi eta satenezko bi—, longaina eta bi frak"; "Satenezko mantal gorrimin bat zeukan jantzirik une horretan"; "satenezko gorbata urdinak tonu egokia ematen zion idunekoari"; "Satenezko gorbata" ter); X. Olarra ("zeta arrosako soineko estu bat eta saten beltzezko zapatak"); Berria ("artilezko eta satenezko berokiak").

Erdaretako formak

OfQuLF: satin || étoffe de soie || Zaytun (ou Zaitun) || nom arabe de la ville chinoise Tsia-Toung, où l'on fabriquait de telles étoffes.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-03-27): satin

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus