Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pikete bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pikete
1 iz. Greba-dei bat betearazten saiatzen den pertsona taldea. Piketeak antolatu, eta lanean ari ziren enpresetan ate joka aritu ziren.
2 iz. Soldadu taldea. Piketearen burua.

Aztergaia: pikete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'soldadu-taldea' adierako pikete (eta p. buruzagi) 2 aldiz ageri da, B-EB (AB AmaE: "lotu zinduzan Piketearen buruak, Esan guzurraz estalduteko Berako zure kontuak"; Arti Tobera: "Pikete buruzagiaren aginduak baino gehiago etzenuke zuk iraunen"); b) 'makila' adierako piket behin, IE (Elsb Fram: "Erregeren karrosaren aitzinean zaramatzaten, piket batzuen puntan, Jourdanek phikatu zituen bi soldadoen buruak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB ager. banakoak dira pikete 'grebalari-taldea' adierakoa (Egin 1989: "Ez dugu ezagutzen zenbat enpresatan lotu zaizkion huelgari, baina gauza segurua horietako batzutan piketeak jarri dituztela langileak bertara ez daitezen"); eta lantzari-pikete elkartua (X. Mendiguren B.: "Agindua Manuelaren borondatearen aurka bete zen, izan ere bere burua hobeki lagunduko zuela bakarrik uste baitzuen lantzari-pikete batekin baino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pikete : DFrec 3 ('grebalari-taldea'), AB38 2 ('piquete' itzuliak), AB50 3 (piquete), HiztEn (1 grebalari-taldea; 2 talde armatu txikia), Euskalterm 3 (eta hauetan hiltzeko p., greba-p.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pikete : HiruMila (piquete), ElhHizt (1 piquete de huelga; 2 piquete de soldados) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) erdal piquete / piquet formen ordainak: HiruMila: 1 sastada, ziztada; 2 zulotxo; 3 taket txiki, ziritxo; 4 pikete, pilotoi // ElhHizt: 1 pikete; 2 pikete (soldadu-taldea); 3 sastada, ziztada; 4 zulo txiki // Lur EF/FE: hesola, paldo, taket // XarHizt: paxet, hesola // Casve FE: haga, kolte, zurkaitz, hesola; (groupe) saldo, saldoxka; (piquet de grève) oporzainak; (punition: mettre au piquet) mürrüari bürüz xütik ezarri, (petit piquet) kahaila // HaizeG FB: hesola, zurrun, zurkaitz, tantai // T-L LBF: hesola, paldo, piket; petit piquet: ziriak ezarri // PMuj DCV: 1 ziztada, sastada, zirikada, ziztada, ziztadako, ziztako; 2 txulo, xulo; 3 taldetxo, sailtxo; piquete de soldados: gudari-sail, gudari-xaldo; 4 pikotx; 5 ziri, taket, zun // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea; b) fr piqueter formaren ordainak: Casve FE: kahailatü, koltatü, xedatü, zurkaixtatü, (tacheter) titilatü, titakatü // HaizeG FB: hesolak ezarri, zurkaitzak ezarri; (jalonner) mugatu // T-L LBF: (jalonner) hagaztatu, xedatu, mugatu, mugaztatu // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "pikete".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (antzekoa da es, fr, en behintzat), eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 (grebalari-taldea). 2 (soldadu-taldea).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'pikete. Aurreko zerrendan hitz hori onartuta zegoen A letrarekin. Orain, berriz, ez da berori inondik inora agertzen. Zer gertatu da?'

 - [E115]: onartzekoa.

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): 'Erabilerak ikusita, hurrengorako uztea hobe delakoan dago batzordea. Hala onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere horretan onartu da lantaldeak proposatu duena (abisu-oharra isilduz aipatuko da).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.