Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza perbertsio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

perbertsio
iz. psikol. Kulturak edo moralak ezartzen dituen sexu ohituretatik desbideratzea. Ikuspegi horretatik abiatuz, ukatu egiten zen haurren sexualitatea, eta haurtzaroko sexu-adierazpen guztiak perbertsiotzat jotzen ziren.

Aztergaia: perbertsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): perbertsio 43: Elhuyar 3 (adib.: “Beste perbertsio bat da norberak bere burua aski duela, inork ez duela beste inoren beharrik”), Consumer 2 (adib.: “Beste aldetik, proposamen horrek perbertsio bat baino gehiago eragin dezake”), Berria 18 (adib.: “Mikel Arana Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak ere fiskal nagusiaren jarrera kritikatu du, erranez «legearen perbertsio» bat zela”), EiTB 7 (adib.: “EAEko PPko buruaren hitzak "perbertsio etikoa" dira Galparsororen ustez eta "oinarrizko eskubide bat urratzen dute”), Jakin 3 (adib.: “Hor nabarmentzen da euskararen erabileraren inguruko perbertsioaren adibide bat”), Argia 9 (adib.: “Eta hori perbertsio bat da. Zenbat urte igaro dira?”), DiarioVasco (“Pasa diren gauzak ikusita, denok egin beharko genuke galdera ea noraino iritsi garen eta zer nolako perbertsiora heldu garen gatazkaren auzi honekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: perbertsio 56: Berria 7 (adib.: “Agerian uzten du PPk sistema demokratikoarekin egindako perbertsioa”), Luis Elberdin 11 (adib.: “Naturaren printzipioarekin, hau da, ugaltzearekin bat ez datorren sen sexualaren edozein adierazpen perbertsioa da”), Xabier Mendiguren Elizegi 11 (adib.: “Perbertsioen katalogoa ere mugatua da”), Imanol Unzurrunzaga 6 (adib.: “perbertsioa ordenarik eza da, eta ordena ona da”), Urtzi Urrutikoetxea 3 (adib.: “Messengerretik sarritan elkar berotu izan dugu, inori esango ez genizkion gordinkeriak bota dizkiogu, eta ezagutzen ditu nire fantasia eta perbertsio ezkutuenak”), Karlos Zabala 2 (adib.: “Hori kasu arraro-arraroetan baizik ez da onartzen, perbertsio txiki bat asetzeko, esaterako”), Josu Zabaleta 2 (adib.: “emakumezkoaren irentasuna egiaztatzeko unean bere begien aurrean aurkitu duen gauzaren bat jartzetik sortzen den perbertsio bat da fetixismoa"), Xabier Arregi 2 (adib.: “degenerazioa, perbertsioa, neurosia”), Iñaki Segurola (“Hartu-emanezko gerra honetan, beraz, ze perbertsio klase da gurea?”), Piarres Aintziart (“Esplikatu perbertsioa”), Elizen arteko Biblia (“balore-nahasketa, esker ona baztertzea, arimen kutsadura, sexu-perbertsioak, ezkon-desordenak, adulterioa eta lizunkeriak”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Arraro samarra zirudien, bai, berak ere bazekien hori, eta ez zion bere perbertsio ttiki horren berri inori eman”), Edorta Agirre (“botere zientifikoaren perbertsioak etorri ohi dira”), Pako Aristi (“ez dakigularik perbertsio ateraldi baten ondorioz ala agintari gorenaren aurkako joera anarkista bat erakustearren egin zuenentz”), Iñaki Mendiguren (“edo erakundeen desegitea (iraultza bat) edo beraien bizirik irautea eta, ondorioz, beraien bidez funtzionatzen duten indar berrienperbertsioa ("izugarrikeria" bat)”), Hasier Etxeberria (“Hitzen perbertsiora garamatzate zuzen”), Bego Montorio (“"perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat”), Lutxo Egia (“Hamabost urtetik beherako neska-mutilen txorta-jotzeak adar-jartzeak sexu-perbertsioak dituzte hizpide, seguru”), Joxe Azurmendi (“Hori dena beharbada "etika greko" jatorraren perbertsioa bezala kontsideratu beharko da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es perversión / fr perversion: Elhuyar: 1 galbideratze, okertze, galtze. 2 (Psiquiat.) perbertsio / Nolaerran: makurtze, okertze, gaiztotze; (psychologie) perbertsio / Zehazki: 1 (maldad) gaiztotasun. 2 (perturbación) okertze; gaiztotze. 3 (sexual) perbertsio / Labayru: - / Adorez5000: 1 (acción) galbideratze, gaiztotze, okertze. 2 (perversidad) maltzurkeria, gaiztakeria, zitalkeria, makurkeria, perbertsio.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, eta beste gabe jasotzekoa. Forma egokituan jasoko da eta dagozkion markekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.