ospe
1 iz. Norbaiti edo zerbaiti buruzko jendarteko iritzi aski hedatua, eta iritzi horren hedadura. Ik. hots1 3; entzute 2; aipu 2; omen2. Ospe oneko izena. Barrabas, ospe handiko ohoina. Lapur-ospea duenak. Ez dabil omen eta ospe hutsalaren ondotik. Postariek ospe txarra dute baserrietan. Ospe gaiztoko gizona. Mirari haren ospea alde guztietara hedatu zen. Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da gehiegizko neurrian hazi. Gipuzkoar sonatuen ospea ahultzen hasia zen. Gehienok esaten genuen, eta ez da oraindik ospe hori isildu, ez dela behin ere azken urteotan bezain ongi idatzi gure hizkuntzan. Marxek besteko izen, ospe eta entzuterik ez du lortu. Ospe handia bereganatu du. Baziren hor fama eta ospe egiazko bat bildua zuten gizonak. 2 iz. Batez ere Ipar. Aintza, loria. Zuri, Jainkoa, ospe, goresmen, esker eta kantu. Gizonengandiko ospea bilatzen. Betiko ospea.
3 iz. Ipar. Hotsandikoa denaren nolakotasuna. Ik. arrandia 4. Ezteiak ospe handian egin zituen. Ospe handian ehortzi dute. Ospe handiko bestak. 4 iz. Batez ere bizk. Hotsa, zarata. Herri handietako ospea eta iskanbila.