Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza marina bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

marina
1 iz. Estatu bateko ontzien multzoa. Ik. ontzidi; flota. Ez dela egia Alemaniak beretu nahi izan duela Frantziaren marina.
2 iz. Itsas armada. Kapitainak atzerritarrekin osa dezake bere tripulazioa, baldin eta kontsularen edo marinako agintariaren adostasuna badu.
3 iz. Itsasoa irudikatzen duen margolana. Donostiar pintoreak, udan bereziki, marinak pintatzen zituen. Natura hilak, marinak eta erretratuak.

Aztergaia: marina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau89
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-11-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

marina formak 2 ager. ditu: jeneral marinakoa (Izt: "Legazpiko semeak ziran (...) D. Tomas de Vicuña Intendente jeneral Marinakoa") eta 'itsasertzeko gune babestua' adierako bat (INav: "Iakiteko duzu Sen Gidastek baditubela etxe batzubek mariñan eta badu hirias suduestetik Eliza bat..."); marinal 'marinela' 2 aldiz agertu da (Añ: "Ontzia galdu ezkero itxasoan ze bide, bitarte, erremedio izan lei marinal batek?"); eta marinera behin (Egiat: "franko dakizie zer den marinera ta hartara doatzanak gosiari, egarriari, galtzepenari, ta meskabü güzier enjogi diradiala" — adiera?).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

marina 8 aldiz agertu da: soilik behin (K. Santisteban), marinako ministro bitan (Eskualduna 1902-12-12) eta ager. banako marinako injeniero (Barkaiztegiko taldea); marinako goardia (J. Lizarralde); marina merkante (M. Aizpurua); marina buru (Hemen, 1989-10-06); marinakultura (Elhuyar).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

marina : DFrec 7; Euskalterm 2 (eta marina-institutu 1, marina kolonia 1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

merkatal marina.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du; eta izan dezake euskal osaerazko baliokide egokiagorik: cf. itsasketa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.