Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lentzeria bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lentzeria
1 iz. Heg. Emakumezkoen azpiko arropa, kalitate oneko ehun finez egina dena. Ik. linjeria. Mantalaren azpian jantzita zeraman bakarra lentzeria gorria zela erakutsiz. Lentzeria-denda baten aurretik pasatzen nintzenean, beste aldera begiratzen nuen.
2 iz. Heg. Arropa mota hori saltzen den denda. Ik. linjeria. Garai bateko dendarik ez dela geratzen, taberna eta lentzeriek soilik iraun dutela bere horretan.

Aztergaia: lentzeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): lentzeria 31: a) [denda] Berria (“Emakumea dendaria da lentzeria batean, eta hor imajinatu nuen lanean”), EiTB 3 (adib.: “Lentzeria etxe ospetsu honi esker, otsailaren 14a egun ahaztezina izan daiteke bikote guztientzat”, “Guadalhorce industrialdeko lentzeria biltegi batean topatu dute Txinako gaztearen gorpua, "indarkeria zantzu argiak" zituelarik”), b) [barruko arropa] Berria 2 (adib.: “Txikiak begiak irekita mantentzen saiatuko dira loak irentsiko dituen arte, helduagoak estimulu farfailezkoaz jantziko dira zoriontasuna sostengatzeko, dela lentzeria gorria, dela xanpaina, direla arraia zuriak”), EiTB 25 (adib.: “Lentzeria modernoena, modako produktuak, masajeak emateko olioak, mota guztietako ikuskizunak... denetarik aurkituko dugu bertan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: lentzeria a) [denda] 3: Migel Angel Mintegi (“Tabernatik gertu zegoen, lentzeria bateko erakusleihoari begira”), Josetxo Azkona (“Ameliak ez baitzuen ireki nahi ere izan neuk berarentzat lentzeria-denda batean propio erositako kolore zuriko kamisoi luze-luzea gordetzen zuen opari-kutxa”), Edorta Agirre (“bitxi-denda, ardandegia, lentzeria, delicatessen, informatika, bonboitegia, arropa-denda moda-modakoa, etc.”) eta b) [barruko arropa] 7: Jasone Osoro 3 (adib.: Egun osoa jendaurrean, lentzeria dotoreenak jantzita”), Migel Angel Mintegi (“Barra osteko neskak toplessean zeuden; han-hemenka sakabanaturik zebiltzanak, berriz, lentzeria erakustaldi bat eginez”), Xabier Mendiguren Elizegi (“kontuak kontu, aurreko egunean oheko guda-zelaian irabazitako ikurrin eta garaikur izaten ziren lentzeriazko xapi - imi-o eta mo-o-o haiek, herritarren estonagarri eta auzoen amorragarri”), Patxi Iturritegi (“Enkajezko lentzeria barrokoa zeraman goiz hartan”), Aritz Gorrotxategi (“adaxka beltzaren leinuru basatiak,lentzeriaren lokarri eta forma urdinak "body"aren gerizpean sexua iradokiz eta beste hainbat gauza gorputzaren mugimenduetan sakabanaturik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es lencería / fr linge; lingerie: Elhuyar: 1 [ropa blanca] arropa zuri, linja; mihiseria; 2 [ropa interior de mujer] lentzeria (Heg.); linjeria (Ipar.); 3 [tienda] lentzeria (Heg.); linjeria-denda (Ipar.) / Nolaerran: [draps, serviettes] (etxeko) oihalak, linja; [sous-vêtements] azpiko arropa, azpiko jantzi || [sous-vêtements féminins] azpiko arropak, azpiko jantziak; [local] xuriketategi, linjeria / Zehazki: 1 (ropa de uso doméstico) oihal zuri(ak), arropa zuri(ak); 2 (femenina) linjeria; 3 (tienda) linjeria denda; 4 (industria) linjeriagintza / Labayru: barruko | azpiko arropak, jantzi-erantziak, lentzeria; [ropa blanca] arropa zuri, mihiseria / Adorez5000: 1 [ropa blanca, de uso doméstico] mihiseria, oihal zuri(ak), arropa zuri(ak); 2 [industria] linjeriagintza, mihisegintza; 3 [ropa interior de mujer] lentzeria, linjeria; 4 [tienda] mihise-denda, lentzeria, linjeria-denda; 5 [industria] linjerigintza.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu biak onartu dira, bakarra aukeratu ezinik

lantaldeak ezin ezar dezake forma baturik Euskal Herri osorako, eta erabiltzen diren biak jasoko dira. lentzeria Heg. eta linjeria Ipar.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus