Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lakoniko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lakoniko
1 adj. Hizkeraz, idazkeraz, erantzunez eta kidekoez mintzatuz, laburra eta zehatza. Erantzun lakonikoa eta begirada hotza jaso ditu.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, modu lakonikoan hitz egiten edo idazten duena. Gizon berezia zen, lakonikoa guztiz, baina idazle aparta.

Aztergaia: lakoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-11-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lakoniko 2: F.J. San Martin ("testu hauen sintesi enuntziatiboa, izaera lakoniko eta kondentsatua"); Hemen 1989 ("hala geratu zen galdera/erantzun lakonikoa").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

lakoniko a) iz. 4, X. Iruretagoiena ("portikoaren angeluetan alde batetik laconicum izenekoa izango du [lurrun-bainuen gela] lehen deskribatu bezala egina, eta lakonikoaren aurrean ur beroarekin garbitzeko gela", "Leku bat eraikitzen da lakoniko edo lurrun-bainu baten antzekoa", "hodietatik ke beltza eramaten da lakonikoraino"); b) izond. 10: P. Aristi ("... galdetu nion Mariari, eta lakonikoa izan zen: “Ez dakit...”"); A. Barandiaran ("kazetaritza “lakonikoa” egiten nuela esaten zidan"); I. Borda ("komentario minbera zein lakonikoa zilegitu nion neure buruari", "irri lakoniko batez ihardetsi nien"; "irri lakoniko batez lehertzeko gutizia sortzen zitzaidala aldi oroz oroitzen nintzen", "Elpides, emazte lakonikoa da", "Zure lasaitasun lakonikoa galtzen [...] ari zarela irudi du"); J. Garzia ("Piamonteko dialekto lakar, zimel, lakonikoa", "gorespen-esaldi lakoniko bezain preziatu bat", "... destaina lakonikoz egiten baitzien muzin"); R. Saizarbitoria ("Agurra, berriz, lakonikoa edo hotza zen arren..."); lakonikoki: I. Borda ("Ez düzü mündüaren azkena, ihardetsi nion lakonikoki", "aldekoak eta aurkakoak ere, lakonikoki, aharratzen ziren Herriko Plazetan").

Erdaretako formak

Le PRobert: “gr. lakonikos, proprt "de Laconie", les Laconiens ou Lacédémoniens étant célèbres pour la concision de leur langage”.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tar/-iko: ik. 142. arauko oharra: "Adibidez, ‘lakoniar’ ematen da Lakoniako herritarrak izendatzeko, baina ‘lakoniko’ hitza erabil daiteke bestelako testuinguruetan (‘idazle lakonikoa’)".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua: lakoniko izond.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.