Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza komunontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

komunontzi
iz. Gernu egiteko eta gorputzetik libratzeko erabiltzen den ontzia, zisterna batez eta ur zikinak kanporatzen dituen hodi batez hornitua dagoena. Bainugelako eskuoihalak aldatu eta lixiba zurrusta bat bota zuen komunontzira. Komunontzian eserita.

Aztergaia: komunontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh180 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

[s.u. komun1] 2 iz. Komun ontzia. Komunaren estalkia altxatua zegoen. Komuna eta konketa. // garbigela iz. Etxeetan, lantegietan eta kidekoetan, konketa eta komun ontzia dagoen gela. Ik. bainugela; komun1. Pabiloi bakoitzak, gutxienez, komun batez hornituriko garbigela bat edukiko du. // sifoi 2 iz. Etzanda dagoen S baten itxurako hodia, komun ontzi, konketa eta kidekoetan, urari irteera emateko eta usain txarrak saihesteko jartzen dena. Komuneko sifoia hondatua dago. // tanga4 1 iz. Ur-biltegia; bereziki, komun ontziaren ur-biltegia. Ik. zisterna. Komuneko tanga. // zisterna 1 iz. Ur-biltegia; bereziki, komun ontziaren ur-biltegia. Ik. tanga4. Euri-ura biltzen dugu zisterna handi batzuetan, eta ur hori erabiltzen dugu. Komuneko zisterna

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu komunontzi formarik.

komunontzi 180: Argia 2 (“Eseri komunontzian eta egin tira komuneko paper ilustratu honetatik”), Berria 3 (“Pastel greziar honek, ordea, digestio errazegia du, garun lauentzako fast-food gisa, berehala komunontzira heltzen den horietakoa”), Elkar 5 (“Komunera sartu eta, zigarreta ezpain artean zuela ohartuta, komunontzira bota zuen”), Consumer (“Jartzekotan, komunontzi, bidet, konketa eta dutxaren ondoan tapizak jartzea komeni da, hala nola harraskaren ondoan dagoen zatian”), Goiena (“Bertan konketa bat eta komunontzi batdago soilik. Horrek esan nahi du erabilera mistoa izango duela komunak”), Laneki 168 (“Ur balbula itxi egiten da, ur garbi pixka bat komunontzian geratzen da, eta komu- nontzia berriro erabiltzeko prest dago”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

komunontzi 6: Patxi Zubizarreta 4 (“Haietako bat harturik, komunontzian eseri, eta, gorputza hustu bitartean, prospektoa irakurtzeari ekin diot”), Alberto Ladron Arana (“Puska guztiak ostatuko komunontzira bota nituen ezkutuan”), Iban Zaldua (“Bainugelarekin egun oso bat egon nintzen: ezinezkoa zitzaidan komunontziko orbanak kentzea, ezta amoniakoarekin kristi-krasta ibilita ere (lau eskularru pare birrindu nituen operazioan, eta behatzetan hirugarren mailako erredura bat edo beste lortu ere bai)”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Egokia da eta erabilia. -ontzi osaerako gainerako formei bezala, lotuta dagokio. Bereiz idatzitakoak hainbat dira sarreretako definizioetan, eta horiek zuzentzea komeni da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.