Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza junta bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

junta
iz. Militarren gobernua, estatu kolpe baten ondoren eratzen dena. Junta militarrak 9.000 preso askatzeko asmoa iragarri du.
[Oharra: bestelako adieretan hobestekoak dira batzar, biltzar eta juntura ].

Aztergaia: junta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-04-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'batzarra' adierako junta (eta iunta 2, xunta 1, yunta 1) 18: G 12 (Mb IArg I: "Noizean beingo billerak, bakunzak eta juntak dituena [kofradiak]"; Ub: "Fededunen bilguma junta, edo Kongregazioa"; Mg CC: "Mutil neskatoen junta, olgantza edo batzakuntzeetan"; Echag: "An ziran kabildo ta Errege gizonak, an ziran gure junta obretako jaunak etxegille nagusi agintariyenak"; It Fab 2, adib.: "Geren batzarre eta / juntetan"; Ud: "junta eder au pensatu dute txit borondate fuertian, sujetatzeko Aita Santubak ematen duan kortian"; Xe: "Ageda juntetako prebenitutzian, baten itxura emain du plazan agertzian"; Iraola 2, adib.: "Juntako buru egiten duenari"; Ldi IL 2, adib.: "Orrek bezelaxe ditu erriz-erri bere yuntak"), IE 3 (Ax: "Han izanen da dolore guztien eta gaitz guztien iunta, bilgura eta batzarrea"; CatLuz: "Da Giristino fidel guzien iunta, zeinen burua baita Erromako Aita Saindua"; Mdg: "Eskolako xuntan"), EB 3 (MEIG, adib.: "Jaurerriko Junten 1686ko erabakiak"); ik. OEH argitaratuan, gainera, Ber Doc: "Zenbat gauza bear dirade junta onetako, erran nai dut Kristioa izateko?"; El: "Kristio fiel guzien junta"; eta aipatua: Zuzaeta; junta egin G 4: It Fab ("Egiten dute junta / edo batzarrea"), Arrantz ("Baña zorri mantsuak / egin zuten junta"), Noe ("Iru mutiko gaztek / ein zuten juntia"), Ud ("Aizpurun junta egin zuten / Agorran zortziyan") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, iuntan Arg DevB: "Debotak guziok iuntan"; b) 'lotura' adierako junta (eta yunta 1) IE 6: Dv Dial ("Zezenak izan behar ditu sorbaldak zabal, lephoa lodi eta yunta motzak"), ChantP ("Laur zangoak trepel eta juntetan hurak"), JE 2 ("Gerruntzeak minberaturik, gogor juntak", "[Etxearen] alderdi zahar eta berriaren juntak egiten baitu han iuzpegirat itzal"), StPierre 2 (adib.: "Anglesen eta Frantsesen junta kraskaturik, zilo hartan barna Alemana heldu hats gaitzean"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Lrq Larraja RIEV 1935: "Kharriken juntako mürin"; Inza EsZarr ap. DRA: "Jainkoa sistan zegoela, aizkoraren juntekin egin aiz i".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

junta 61: a) 'batzarra' adierako 56 (G 21, IE 2, EB 32), horietan a1) 'militarren gobernua' adierako 5: Geografia orokorra: "Junta Militar delakoak Konstituzio berri bat idatzi du"; Azurm 3 ("Militar Junta", "Juntako jauntxoak"); B. Latiegi: "... Alkarte Militarren indarra moztutzeko asmo sendoa, baiña gobernua baiño askoz indartsuagoak ziralarik, ez zitzaien 'Junta' aiei gauza zailla gertatu..."; a2) aldundi, ikastola, sindikatu eta gisakoen zuzendaritzak adierazten dituztenak: El Día 1931-1932 (adib.: "Izlariyak izango dira, eta 'junta' edo bazkunako andereñoak zeiñ izango diran erabakiko da"); Euskerazaintza 1988 3 (adib.: "Gerrarako deia Junta Jeneralak egin oi zuan"); I. Beristain 8 (adib.: "Hiru Probintzietako Junta Nagusiak araudi-Junta ziren"); ZArg 1974 7 (adib.: "Juntari edo Ikastolako Batzarrari"); Jakin 1981 ("Laguntza falta izugarria izan dugu, bai Juntaren aldetik, bai Erakunde ofizialen eta beste irakasleen aldetik"); D. Amundarain ("juntak bezalako erakundeen egiazko esentzia betikotzeko eta beren esanahian agertzeko"); Nazio arazoa ("Junta Foralaren indartzea"); Jauntxoak 3 (adib.: "Arkitektoen arteko erantzun eta kontraerantzunak, Obretako Junta, Udala, Madril eta jabeen artekoak..."); MAtx 2 (adib.: "Federazioan eta juntetan elkarrekin errazago egin dezakete lan guraso eta irakasleek"); Egin 1979-1991 19 (adib.: "Junta Eusle eta asanbladen subiranotasunari bultzada bat eman", "sindikatuko Juntak"); EHAA 1988 ("Helduen Hezkuntza Sustapenerako Arabako Lurralde Juntaren aldezko txostena"); a3) 'bilera' adierakoak: P. Duhour ("Han ginuen junta Frantziako guziek"); K. Ameztoi: "Inguruko herri eta komunikabide horren juntan"; D. Soubelet ("Juntan, auzapeza mintzo da"); b) 'lotura' adierako 5, IE (Eskual 1914: "Hutsian khausitzen badutie, 'Hour-junta'ko gaiski-egiliak beno bertan-ago bilduren dutie itzalialat"; Herr 1969: "Baionatik Miarritzerat buruz jalitzean, auto bat zeiharka joan da eta gaitzeko oldarrean xehatu errebide junta batean"; Etxahun Iruri: "Bere aita eta anaia / Hortan zeitzon kuntre jarri, / Urgüllian ezpeitzen / Aski handi jünta hori"; M. Dupac: "Bainan Mesaiak Iparraldera bildu dituk, Japura-Ahuati juntatik hiru egunetara"; Lantziri: "Kanpo aldetik koroa bat dauka egina, denak junta bizian elkartuak"); cf. junt egin .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

junta : DFrec 61, AB38 11 ('batzordea' adierakoak), AB50 69 ('batzordea' adierakoak), HiztEn (1 batzarra; 2 Pol. Espainiako zenbait komunitate autonomotako gobernu-kontseiluaren izena; 3 ik. juntura), Euskalterm 33 ('batzordea' adierakoak 22, 'juntura' adierakoak 11) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

junta : EEgunk (Agintaldea, bereziki militarra).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

junta : EuskHizt (~1760; Heg. Beh.; batzarra, biltzarra), HiruMila (1 juntura, articulación; 2 pala del hacha; 3 junta, reunión; 4 prieto, ta; cerrado, da; 5 junta; 6 ik. batzorde), ElhHizt (1 junta, reunión; 2 ik. juntura; 3 Pol. junta), EskolaHE (batzarra), Lur EF/FE (jointure), Casve EF (joint), HaizeG BF (le joint, la limite), Lh DBF (1 chose qui en joint une autre, l'approche de manière à la toucher; 2 serré; 3 le joint; 4 lieu de rassemblement, point de rencontre; 5 réunion, junte, jointe), DRA (1 juntura, articulación; 2 pala del hacha; 3 junto, unido, muy cerca uno del otro; 4 prieto, cerrado; 5 junta, reunión) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): "Conseil, assemblée administrative, politique, en Espagne, au Portugal ou en Amérique latine. Juntes révolutionnaires. Junte militaire"; en (Collins): f) Pol. junta militar military junta; de (Langenscheidts, s.u. junta): "Pol. junta militar Militärjunta"; it (S. Carbonell): --.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "junta. Agintaldea, bereziki militarra".

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

hurrengo pasaldi batean aztertzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremuen araberako adierak

1 (batez ere militarren gobernua). 2 Bestelakoetan hobestekoak dira batzar, biltzar eta juntura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Falta. Hizkuntza askotan erabiltzen da "militarren gobernua" adierarekin'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Bigarren itzulirako utzi dira junta...'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.