Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza irismen bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

irismen
iz. Helmena, irispidea. Motorola T605 telefonoak 120 metroko irismena du eta T305 delakoak, 244 metrokoa.

Aztergaia: irismen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): irismen 52: Elhuyar 5 (adib.: “Bi antena ditu, ordenagailuaren tapa irekitzeko derrigorrez altxa behar direnak, eta horien bidez ohiko Wi-Fi txartelek baino irismen handiagoa du”), Consumer 14 (adib.: “Bluetooth-aren irismen erradio handiena honexek dauka, eta soinu bolumena ere honek du handiena”), Berria 25 (adib.: “Emakumeen aurkako tratu txarren alorrean dauden baliabide psikologikoen ebaluazioa eta osasun baliabideen irismena eta eraginkortasuna ebaluatu zuen atzo Silvestrek”), EiTB 5 (adib.: “Estatuan, osasunerako eta bizileku duin baterako irismena ez dituzte oinarrizko eskubidetzat hartzen, eta "bigarren mailan" daude, “kasu hauetan herritarrak babesten ez dituzten lege batzuen zaintzapean”), Jakin 2 (adib.: “Baina haien irismena norberaren nahimena baino ezin da izan”), Argia (“Izarren argia irismen luzeko filma delakoan nago baina!”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: irismen 47: Berria 12 (adib.: “2.000 kilometroko irismena duen misila probatu du Armadak”), Xabier Olarra 10 (adib.: “Bizitza oso bat zuen koloretan jasoa, baina aspaldiko kontua zen hori orain, ez berak irismenean zuen eta zuzenean senti zezakeen ezer”), Juan Garzia 6 (adib.: “Ingeniaritza genetikoari zor zaio hori, hark eman baitzion sarbide ordura arte esperimentazioaren irismenetik kanpo zegoenari: organismo gorenen geneak”), Amaia Lizarralde 3 (“antolamenduak elkarrengandik urrun dauden komunitateak lotzen ditu, botere harremanen irismena areagotuz gainera mundu osoko lurralde eta kontinenteetan zehar“), Iñaki Mendiguren 2 (adib.: “Dudley gutuna hartzen ahalegindu zen irakurtzeko, baina osaba Vernonek goian zeukan, Dudleyren irismenetik kanpo”), Oskar Arana 2 (adib.: “Ez zion inoiz bizitzari gauza mordo itzela eskatu izan, baina berak nahi zuen apur hura bere irismenetik at egotea gertatu zen”), Josu Zabaleta 3 (adib.: “Aurpegia ez zitzaien ongi ikusten, kataloxa, irismen gutxikoa izateaz gainera, ez baitzen akromatikoa ere, eta irisazio handia ematen zien gauza guztiei”), Pablo Sastre (“Multzoak lautada begien irismeneraino estaltzen zuen”), Imanol Unzurrunzaga (“Egia da, ez daude gorputzaren zentzuen irismenean, gure begiramenetik eta ukimenetik urrun daudelako, beste batzuek tartean edo aurka jartzen baitira”), Fernando Morillo (“500 metro inguruko irismena dauka, baldintza egokietan”), Jon Alonso (“Porta de Ferroko kanpamentuan zegoen bozkarioa are eta biziago bihurtu zen frantziarren eta normandiarren dorreak atzeraturik zeudela jakin zenean, hor zegoen loria, beraz, eskuaren irismenean, nahikoa litzateke erasorako gurdi hura bultzatzea harresiaren aurka pega-pega eginda utzi arte”), Iñaki Mendiguren (“Erdialdeko Europara mugatu, ziur aski suntsigarriagoa izan zela, eta ez gutxiago, bere irismen geografiko estuagoan, haren aurreko eta ondorengo "gerra orokorrak" baino”), Xabier Amuriza (“Eta gorputz horietara gogoaren irismenik ez daitekeela izan uste baduzu, oso oker zagoz”), Iñaki Mendiguren (“Arin ihes egin Harryren irismenetik eta gutun-sorta lodi bat atera zuen soinean zeraman burko-azalaren barrutik”), Xabier Aranburu (“Noraezean ibili zen puska batean, oasiko datilondoak begien irismenetik galdu gabe betiere”), Joxe Austin Arrieta (“sinpleki, denen irismenetik at egoteak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: MRBM. /eme-erre-be-eme/ Irismen ertaineko misil balistikoa (1.000-2.500 kilometro) // SRBM. /ese-erre-be-eme/ Irismen laburreko misil balistikoa (1.000 kilometro artekoa).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alcance / fr: Elhuyar: 1 irismen, helmen. 2 [de un arma] helmen, irismen, tiramen. 3 (fig.) [trascendencia] garrantzi, gorabehera; norainoko, zenbaterainoko. 4 [talento] (pl.) adimen, buru / Nolaerran: - / Zehazki: 1 irispide, eskumen, helmen. 2 (de arma) helmen. 3 (trascendencia, importancia) gorabehera, garrantzi, norainoko. 4 (inteligencia) adimen, hartze, hedadura / Labayru: 1 (distancia a la que llega) helmen, irispide, tiramen (ref. a armas de fuego). 2 (trascendencia). 3 (inteligencia) buru, adimen, jakite, alkantzu. 4 (logro) lorpen, eskurapen, erdiespen, jadeste / Adorez5000: 1 (consecución) erdiespen, irispide, helmen. 2 (extensión) hedadura, alkantzu. 3 (alcance de la mano, especialmente con sufijo inesivo) eskumen, eskupe, eskuera, alkantzu. 4 pl. (capacidad) adimen, buru. 5 (alcance de un arma) tiramen, helmen. 6 (importancia, trascendencia) garrantzi, atzera-aurrera, gorabehera, joan-etorri. 7 (dar alcance) atzeman, heldu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.