1 emaitza inplante bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-10-08 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2011-03-03): inplante 67: Elhuyar 13 (adib.: Zuntz optikozko inplante baten bitartez neuronek argia jasotzen dutenean, proteina sortzen dute, eta proteinak seinale elektriko bat pizten du), Consumer 13 (adib.: Inplanteen bermea 5 urtera arte luzatzen du), Berria 3 (adib.: Nafarroako Ospitaleko kardiologia zerbitzuko medikuek azal bideko aortako lehen inplantea egin dute), EiTB 38 (adib.: Medikuek erabaki beharko dute orain inplanteak kentzen dizkioten edo ez, baina Amyk bularrekin jarraitzea espero du).
EPG: inplante 35: Berria 26 (adib.: Inplanteak azal azpian, ezkutuan, jartzeko bideak aztertzen ari dira), Xabier Olarra (Ekolaliak hotsak izozten ditu, denbora geldiarazten du, "gorputz arrotz" edo oihartzun gisa gordetzen ditu gogamenean estimuluak, inplanteak balira bezala, arrotz-bizitzari uko egin gabe), Pablo Sastre (Alaba zaharrari inplante bat jarri diote).
es implante / fr implant, implante (Med.): Elhuyar: inplante (Med.) / Nolaerran: txerto, inplante* / Zehazki: landatze, inplante / Labayru: inplante / Adorez5000: landatze, inplante (Med.).
Formak gutxieneko baldintza betetzen du, eta onartzekoa da Med. markarekin.
iz.
Med.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.