Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ile
1 iz. Azalean edo larruan sortzen den adarkizko zuntz mehea. Ik. bilo. Gizonaren buruko ileak. Ile bakan batzuk buruan. Betazal ertzetako ileak (Ik. betile). Ile-sapa beltz zarratua. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik, ile urdinak gorabehera (Ik. ile-urdin). Pentsatze soilak ile guztiak lazten zizkidan.
2 iz. Ileen multzoa. (Multzokari gisa). Luzea du ilea. Ile horaila, gorria. Ile beltz kizkurra. Zer polita dagoen bere ile kizkurrarekin (Ik. ile-kizkur). Jantzi luze eta ile harroz apaindurik (Ik. ile-harro). Gameluaren ile latza. Ile leuneko aberea. Aurpegiko ilea. Ilea ongi orrazturik. Ilea erortzen hasi zaion azeri zahar bat. Abere ile-beltza. Ugaztun ile-sarria. Ile ugari duen animalia edo gizakia.
3 iz. Abereen ilea, ehungintzarako gaitzat hartua. (Multzokari gisa). Ik. artile. Ardiaren ilea. Ile latzez egindako atorra. Ile xehea.
4 iz. Ilea kendu gabe ondu den abere larrua, berokiak eta kidekoak egiteko erabiltzen dena. (Multzokari gisa). Azeri ilezko berokia. Larruzko eta ilezko berokiak.
5 iz. Zenbait landaretan agertzen den zuntz izpi mehe-mehea. Ilez estalitako hostoak.

Esaera zaharrak

Ardia ahuntzari ile eske. Edozein ilek bere geriza. Otsotik ile bat bederik, eta hura betondotik.

Aztergaia: ile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ile /biloa/

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ile alde, ile(-)apaindegi, ile-apaintzaile, ile kontra, ile(-)motots.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ile(-)apainketa, ile gorri, ile-gorri, ile harro, ile(-)izpi, ile kizkur, ile(-)mataza, ile-moztaile, ile(-)mozte, ile(-)ondo, ile urdin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ile alde, ile kontra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "baina ilealde eta ilekontra aditzondo gisa" (1996-06-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ile-apaintzaile [azpisarreran] 1- Forma aldatu: ile-apaintzaile edo ile apaintzaile. || 1- Halaxe dio 25. arauak (139 or.).

 - [E210]:  ile gorri [azpisarreran] 1- Kategoria gramatikala ere eman: iz.

 - [E210]:  ile-gorri edo ilegorri [azpisarreran] 1- Ordena aldatu: ilegorri edo ile-gorri. 2- Kategoria gramatikala ere eman: izond.

 - [E210]:  ile-hori edo ilehori [azpisarreran] 1- Ordena aldatu: ilehori edo ile-hori.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-03-08): a) bai lehen itzuliko eta bai bigarren itzuliko azpisarreren grafia bikoitzak ohargileak nahi duen moduan eskainiko dira, horrela jokatzea erabakia dagoenez (formak bere osoan aipatuz, edo tarteko dela: ile-apaindegi edo ile apaindegi, ile-apaintzaile edo ile apaintzaile, etab.); bahuvrîhien forma bien ordena, berriz, proposamenean dutena da azpisarreran, eta ohargileak eskatu duena, bikoiztean izango duten sarrera berrian (hala erabaki baitzuen Euskaltzaindiak — "guztiak sistematikoki zuzenduko dira bikoteka emanaz"; eta hala egiten da argitaratzeko prestatzean): «ilegorri izond. edo ile-gorri», «ilehori izond. edo ile-hori»; b) isildu egingo da oraingoz lantaldeak proposatu duen ile gorri azpisarrera.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren hiztegiak araua aldatu du: ile iz.: ile-zapa

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.