Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza halo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

halo
1 iz. astron. Argizagi baten, bereziki Eguzkiaren edo Ilargiaren, inguruan ikusten den argizko eraztun edo uztaia.
2 iz. astron. Kometa baten nukleoa inguratzen duen hauts-hodeia. Kometa baten haloan baino askoz materia organiko gehiago dago Tempel 1 kometaren nukleoan.

Aztergaia: halo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): halo 8: Elhuyar 5 (adib.: “Eguzkiak galaxian duen mugimenduan, batzuetan materia ilunezko halo horren alde ibiltzea biraka, eta besteetan halo horien kontra mugitzea, eta, hortaz, batzuetan elkarrekintza handiagoa gertatzea ustezko materia ilun horrekin besteetan baino”), Consumer (“Ikusmena ere bat-batean gutxitzen da, pazienteak lauso ikusten du, irudien inguruan koloretako haloak atzemanez”), Berria (“Koloreak ikusteko modua ere aldatu egiten da (haloak ikusten dira)”), Argia (“gaixotasunen halo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: halo 15: Berria 2 (“Berezitasun bat badu, hala ere: kometa baten haloak baino askoz materia organiko gehiago dago Tempel 1 kometaren nukleoan”), Xabier Olarra 4 (adib.: “eraztun eta halo koloretakoak”, “Haloa ilusio optiko hutsa da”), Jon Alonso (“argiak mahaia bete eta lainoska ukiezin eta ezin arinagozko halo bat hedatzen du gelan zehar”), Piarres Aintziart (“Gero Bordeletik, Afrikatik eta Biarnotik beretik sorterriaren irudia halo ilun baten itxuran zetorkidan, artetan bonben tximist eta burrunbek moztua”), Patxi Zubizarreta (“Raduan Husainiren begitarte zuri-gorriari argitasun bizia zerion eta bizar gorriztak ilargi halo gisako batez biltzen zuen”), Julen Gabiria (“halo baten inguruan bezala”), Sonia Gonzalez (“Lo egiten duenean ez da kaleak zeharkatzen dituen andra gogor berbera, xalotasun-haloa marrazten zaio inguruan”), Pello Zabala (“Haloa deitu izan zaio”), Monika Etxebarria (“halo neurrigabe zurbila da”), Unai Iturriaga (“Pietatearen keinua, haloa, zera hori daukazu... zurbiltasun hori”), Xabier Arregi (“Formulazio baten halo psikologikoa arlo enuntziatiboaren kokapenak zuzentzen du urrunetik”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es halo / fr (astres) halo, (saints) auréole, (fama) aura: Elhuyar: [de santos] argi-koroa, aureola; [del Sol, de la Luna] (Astron.) zisku, halo / Nolaerran: aura, bazter lainoxka; (auréole) argi koroa; (aura) kutsu / Zehazki: (de santos etc) argi koroa; (del Sol, de la Luna etc) halo; (de objetos, personas) aura, aire / Labayru: (aureola) gandu, argi-koroa, zisku, aureola; (fama o prestigio) entzute, ospe, izen, fama, hots, aipu, aditze, onura, omen, herots, uste on, distira (fig.) / Adorez5000: argi-koroa, (santuena) aureola; (Astrol.) halo; (objetos, personas)aire, aura.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Astron.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-09-03)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.