Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza haizpitarte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

haizpitarte
iz. Haitzartea. Erronkarirantz goazela, landaretza urriagotzen doala konturatuko gara eta, honen ordez, haizpitarteak eta orokorrean paisaia harritsua nagusituko da.

Aztergaia: haizpitarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 1999-10-06 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aitzbitarte (eta aiz-bitarte, atx-bitarte) 4: Aran SIgn: "Aitzbitarte ospatsu hura gaur jende asko dijoakion santutegi eder jaierazko batean biurtua arkitzen da"; JMB ELG: "Garai artan egurastiak aldaketa izugarriak egin zituan (beroaldiak eta otzaldiak, alegia); ibar eta aitzbitarte asko sakondu ziran"; And AUzta: "Emen zegoala aiz-bitarte bat iñor bizi ezin leikiana"; Akes Ipiña: "Zubietati lasterrean, erreka-ertz-ertzean errenkadan dagozan atx-bitarteak eta atx-zuloak lamiñek egiñek ei-dire".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

haizpitarte 7: Artea eta gizona: "Saindutegia jasoa dagoen haizpitarteak, naturaren eta artearen arteko batasun armoniatsu bat osatzen du"; I. Tapia 4, adib.: "Aiuda Ibaiko Haizpitartea", "Urjauzi polit hauek bi herrien artean daude, haizpitartearen sarreran"; Bitez: "Oñatiko auzoalde horretara heltzeko Jaturabeko haizpitartean barrena joan behar da"; BAO 1992: "Mugarri hau utzi eta Atxarteko haizpitartea zeharkatuz...".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haizpitarte : AB38 2, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haizpitarte : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. haitzarte (askoz erabiliagoa da, arautua egoteaz gain).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Idatzizko zein ahozko lekukotasun urrikoa, ez du merezi.

 - [E208]:  haitzarte gisa definitzea: haizpitarte: 'haitzartea' || Forma biak ongi daude. Formaz ezberdinak dira, baina bata ez da bestearen aldaera (berri/barri edo irin/urun, zakur/txakur kasuetan bezala), bestela eraturiko hitza baizik. Haizpitarte, gainera, deituretan ageri zaigu. Honelako kasuetan, hasieran bata bestearen ordez hautatzen bazen ere, hiztegian aurrera joan ahala, gero eta gehiago hobetsi da bitasunaren bidea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Ohargileak proposatu bezala eskainiko da, lantaldeak hobetsitzat emandakoa definitzaile bihurtuz: «haizpitarte iz. 'haitzartea'».

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.