1 emaitza gurasorde bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4B:EEBS:003 | 2004-11-09 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | ZS:HBL | 2006-11-07 |
guraso(-)ordeko 3: fB Ic ("Gurasuak badaukaz edo guraso ordeko nausijak, kontu emon denporaz arei bere, berak artuteko ustia daukan estaduba"), Goñi ("Ez bere kulpaz, baizik guraso ordekoak kontuzkoak etziralako, animako gauzetan atzera samar zebillen"), TAg Uzt ("Bera ere, guraso-ordeko bezela, ez al-zan zabarkeri osoan jokatu?") // Ik. OEH argitaratuan gainera, guras-orde : Mb OtGai ("Erakutsi naiagatik gurasoak, edo guras-ordeak aurrak ikasi behar duena, ez du aurrak aditu nai ikas-konturik", "Ah, gurasoak, gurasoak! Ah, guras-orde, buru edo zenzu gabeak!").
guraso(-)orde 3: A Ipuiñak ("Simon, gure belarrietan guzurra ostatuz egon ezpada gazterik geratu zan guraso baga ta anaetxu beren guraso orde"), Or MB ("guraso-ordeen eta begiraleen menpean dago"), Arrazakeria ("Guraso edo guraso-ordeetarikoren baten azken auzotasuna").
gurasordeak : Euskalterm 1 (padres adoptivos) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.
gurasorde : HiruMila (progenitores adoptivos), DRA (tutor), PMuj DVC (tutor, curado, guardador; eta gurasorde-kide, gurasorde-lagun: contutor; gurasordetasun: tutela, calidad de tutela) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.
EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
Lantaldeak aipatua du forma, bere zalantza eta proposamenekin, eta horretan da orain ere.
-orde osaerakoak hitz bakarrean idazten dira, eta bokal biak gordez -a+o- eta -e+o- topaketetan (cf. aitaorde, amaorde; semeorde); bestela jokatu behar dela uste du lantaldeak -o+o- moduko honetan, osagai biak osorik idatziz eta marratxoz lotuz: guraso-orde.
Familia-loturak.
- [E123]: Google, 47 gurasorde (batik bat, Administrazioko Aldizkari Ofizialetan, 3000 Hiztegian eta Aulestiaren hiztegian; idazleen artean, Lizardik edo Zaitegik erabili dute) / 7 guraso-orde (Juan Antonio Mogel, Gerriko, Elgoibarren); EHUko Egungo Euskararen Hiztegia behin guraso-orde. Dena den, bat nator lantaldearen irizpidearekin, tradizioko guraso-orde-ren alde egitea baitakar berarekin.
- [E210]: gurasorde (Gehitzekoa) Zehaztapena: pl.
- Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): gurasorde forma onartu da, eta bere soilean aipatuko.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.