Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza goratasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

goratasun
1 iz. Gora edo garaia denaren nolakotasuna. Ik. garaitasun. Ama Birjinaren goratasuna. Apaiz izatearen goratasuna. Misterio honen goratasunak gure adimenaren neurria gainditzen du.
2 iz. Garaiera, altuera. Hogeita bost metroko goratasuna.

Aztergaia: goratasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

goratasun 62: Lç 6 (adib.: "Iainkoaren ezagutzearen kontra altxatzen den goratasun guzia", "Eta halaz hire gloriari kontrastatzen zaion puisanza eta goratasun guzia egunetik egunera aboli eta desegin dadin"), EZ Man 2 ("Laudatzekoa da beraz zure goratasuna, / Zeren erakutsi baitu bere iustutasuna", "Gizon pillen azkhen fiña den iustutasuna, / bethiere ondra dakin zure goratasuna"), Ch 2 ("goratasun hartan ezagutu zu zarela gauza guzien kreatzaillea", "Eta gizona ezpada ematen espirituaren goratasun hortan, eta kreatura guziez billhuzirik, ezpada Jainkoarekiñ osoki iuntatzen, ez dire deus kondatu behar haren iakiñ, eta izan guziak"), Dv Lab ("Arbola batek bere goratasunaren erdia nahi du zuretan eta bertze erdia adaburutan"), Lg 5 (adib.: "zer goratasun!", "zeruko argiak ezagut arazi ziotzaten magoei haur haren baitan Jainko gizon eginaren goratasun eta maiestate guzia"), Mih 8 (adib.: "Orai ungi sentitzen othe duzu pribilio lorioz horren goratasun guzia?", "Goratasun handiago bat ez da funtsean obligazione handiago bat baizen"), Dh 4 (adib.: "Izate bat guziz handia ta majestatez bethea, zeinaren aldean munduko goratasun, handitasun, distiadura guziak ezpaitire herrautsik eta itxurapenik baizen"), Jaur 6 (adib.: "Zeruan eta lurrean handi den guzia, ez da deus goratasun horrekin konparatzeko", "Eskerrak eman ditzogun Jainkoari gure Ama maitagarriari eman dioen goratasun hortaz, eta zeren gure amorea gatik altxatu duen hoin gora"), MarIl 2 (adib.: "Milaka ditzogun eskerrak bihur Jainkoari, zeren altxatu duen gure Ama maitagarria goratasun miresteko hortara, eta zeren, guretzateko amodioz, ezarri duen hoin herrunka goran"), Itz Azald ("goratasun eta duintasun andiko gauzea da"), Arb Igand ("Jainkoak ordainez zu lurreko goratasun guziak baino ere gorago altxaturen zaitu"), Hb Egia 2 ("Balitz ere zerbait goibel, irakuspen hek, bere adinaz, hedaduraz, goratasun eta garbitasunaz, egin dituzten ungiez, badituzte hain egiaren itxura handiak, non ezbaita nihor gai hekien gezurtatzeko", "Kristok etzuen diru, ahaideko edo goratasun handirik"), Enb ("Ospe andiko goratasun bat"), JE Ber 5 (adib.: "Zortzi ehun metra goratasun badituzke munho hunek", "Gaude ez othe direnetz Agoitze eta Luzaide, bat mugaz hunainditik, bertzea harainditik, biak goratasun berean"), Zub ("Bidia gero eta haratago sartzen da mendi artetan, eta azkenian izigarriko zintzur mehargune ertsi batean gira, oian beltzez estalia, sahetsak patar xutak eta goratasun haundikoak"), Vill ap. Elorri ("Goratasun edo mailla ontako gauzarik eztala egundaiño egin gure izkuntzan esango nuke nik, baiña ortan sartzeko ez naiz nor"), StPierre ("Cologne'koak badu goratasun gaitza"), MEIG ("Ez dut uste, esate baterako, egia denik, Europaz ari bagara, sorkaldearen handitasuna eta goratasuna orain hasi garenik ezagutzen"), Brtc 4 (adib.: "Jainkoa handitasun soberanoa, zuzentasuna bera, saindutasun infinitua, goratasun mugarrigabea"), AB AmaE 2 (adib.: "Aramaiori goratasuna"), Hb Egia 2 (adib.: "Hor dire gure goratasuna, begiak, ahoak, besoak, buruak, gorphutzak"), VMg ("Biotz bera ta arrotasun gabeak iraungo dute beren goratasunean"), Ardoy SFran ("Bederen ez dugu gure nahitarat deus gordegian utzia, eta Sainduaren goratasunerat ez baginitazken hel, gure egin ahalak egin ditugu Gizonaren agerian ezartzeko"), Arb Igand ("Apostolu handiak bezala egiten duzu, eta gorphutzeko begieri agertzen diren gauzetarik indar hartzen du zure bihotzak, orai ezin ikhusizko goratasunetarat altxatzeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

goratasun 20: T. Egibar ("Guzialduna danak, gizatasunaren utsatasuna, guztiz zearo-ta garbi ezagutzen dunak bezela, ematen dizkio oni doañez, goratasun onean bizi dediñ"), JAg ("Jaungoikoaren aintzarako, zure goratasunerako ta gure onerako baldin bada"), Euskaltzaleen Biltzarra ("handizki merezitua duen goratasuna!"), P. Xarritton ("Bakhar horrek badu askitto goratasun"), Vill ("Munduko erlijio andien artean ez dugu sartu, ez bear den goratasuna falta zaiolako, noski, erri bakar baten erlijioa bezala gelditu delako baizik"), J. Oregi ("Zati horren barruko toki bakoitzean aurkitzeko dagoen zoriaren neurria, zorineurri haundienari ugin-bizkarra eta alea iñola egon ezin daiteken tokiei ugiñaren goratasun hutsa dagozkiela"), EtxegintzaOztopoak 1984 ("Egitasmoa eraikintza-moltzoa osatzen duten eraikintza eta antolapidetza-saila bati buruzkoa denean, hori, ezinduei osatze-mailako eraikintza eta antolapidetza ezberdinetara iristea utz diezaien moduan asmatuko da, onbideak eta horiek goratasun ezberdina izatea gerta dadinean irriskaitzezko irrilak ezarriz"), K. Igea ("Bera jaiotzen den lekutik gertu bizi nintzen ni, 660 metrotako goratasunean"), I. Sarasola ("SR subsailak, erlijiozko gaiak goratasun batez tratatzen dituzten liburuak erlijio-liburu ohiezkoetatik bereizteko funtzioa du"), Txill ("Belar hauek gutxienez 50 cm.tako goratasuna lortzen dute"), J. Ahamendaburu ("Bitarteko goratasuna daukan gizon bat, ferde ilun itsusi batez leporaino jantzirik eta arma bat eskutan"), Lantziri 4 (adib.: "Goratasun horietan protohistoriako hondakin ugari aurkitzen da"), Bi ta Bi/4 ("Landaretza/Euria/Goratasuna/Hezetasuna/Kontinentaltasuna/Haizea/Lainoa"), Peillen ("Etxe gehienak 800 m. goratasunetik behera daude"), SoEg ("Youri Alexeievitch Gagarine, hogoi-ta-zazpi urtheko Rusiatarrak egin du aire-eremuan oren bat eta berrogoi-eta-zortzi minutaren sar-jalgia, [...] ehun hirurogoi hamabortzetarik, hirur ehun eta laurogoi kilometrako goratasunean"), J. Elosegi 2 (adib.: "lau mila metroko goratasunean bizi dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

goratasun : DFrec 2, AB38 3, AB50 6, HiztEn, LurE, Euskalterm 4.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

goratasun : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF (goratarzün), DRA (eta goratarzun), Lh DBF (eta goratarzun), PMuj DVC (eta goratarzun) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'garaitasuna': Ama Birjinaren goratasuna. 2 'garaiera, altuera'.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus "Euskaltzainen oharrak" s.u. altuera (goratasun honen definitzaleetakoa den altuera, "Heg. 'goratasuna, garaiera'" markekin eskaini du arau berriak).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 garaitasuna (Andredena Mariaren goratasuna); 2 garaiera, altuera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adibidean Andredena Mariaren goratasuna ageri da. Gogoratu andredena, andredona, andere dena erabaki gabe dagoela beraz, hobe Ama Birjinaren goratasuna jartzea.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): sarreran Ama Birjinaren goratasuna jarriko da adibide gisa, andredena Maria-ren ordez.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. altuera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.