Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza garranga bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

garranga
1 iz. Izotz kandela. Dagoeneko behatzak garrangak legez ditu.
2 iz. Amua; amuaren zati zapala. Garranga behera, arraina gora.
3 iz. g. er. Txakurren lepokoa.

Aztergaia: garranga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

karranka, karrankari arautuak; garranga, garrangadun, garrangaka / karrankaka, garranga-ontzi, garrangari / karrankari, garrangatu / karrankatu, garrangatxo, garrangazi, karranka, karrankada, karran-karran, karrankatsu formak begiratu ditugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

garranga : a) 'izotza' adierako G 1: Zait Plat ("Biotzean albe goria ta buruan izoztea ta garranga dutenak"); b) 'txakurraren lepokoa' adierakoa ik. OEH argitaratuan HerVal ("Garranga pare bat berriak"); ZMoso ("[Txakur] guziek ermaten zien lepoan xoraldi bat itze anitzekin ta puntak kanpoko aldeala ta diaitzen zren karranklak"); c) 'amua' adierako G 1: A Ardi ("Garranga (amua) beera, arraina gora"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, AA III ("Bekatu ura dala zauri bat beñere ongi sendatuko ez dana eta garranga bat betiko eriotzaren puzoia berekin duana; eta garranga au irinsi duana [...]"); d) 'torlojoa' adierako B 1: Mg PAb ("[Neure alaba eunliak] esan daizuzan euren izenak. [...] Au, garrangia. Oneek izunzak. Bestiok [...]"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Bähr EEs 1922 ("Tapotziriantzekoak (sacacorcho) garrangaren (tornillo) erara antxika uretan"); garrangadun G 1: Anab Aprika ("[Erria] sudandarren erara egiña. Arkupe txiki [...] zerrenda luzeak, aien gañeko leio txiki zerrendak, etxe aurreko gain garrangadunak"); karranka 13, a) 'hegaztien oihua'-eta 6: G 1 (Etxde AlosT: "Belearen karranka"); IE 5 (Hb Egia: "Entzuten ditut hirri eta karrankak bazterretatik; eian nork eginen dituen azkenik!"; Balad: "Antzarrak doatzi karrankaz"; Elsb: "[Belatxak] karrankaz daudenean"; Etcham: "Bet-betan hasten zaio / karrankaz okila"; Zerb Azk: "Bele guziak han aditu ditazke karrankaz"); eta OEH argitaratuan: Dv Eccl 12,4 ("Hegastinaren karrankara jaikiko direnean"), ADonostia Itzald II ("Belien karrankak"); Hasquette ap. DRA ("[Igelak] goiz arrats karrankatik ez dira ixiltzen"); Prop 1892 ("Harturik [...] bi oilo eder batere karrankarik eginarazi gabe", "[Oiloek] karranka zerbeit egin bailezakete"); b) 'gurdiaren hotsa' 7: G 5 (Alz Ram 4, adib.: "Mendi-gurdien karranka", "Gurdiaren karranka ots"; Anab Aprika: "Iru kamionak txitxare baten antzera mugitzen ziran. [...] Ura azkar ibiltzea al zan, orduko hogei kilometro! [...] Ala ere naiko karranka"); IE 1 (O Pr: "Orga txarrago eta karranka handiago"); EB 1 (MEIG II: "Gurdi zahar negartiak baino kurrinka eta karranka gehiago dario"); eta OEH argitaratuan: Bela ("Orga gaiztoenak karrankarik handiena - 1650"); Herr 9-10-1958 ("Orga txarrago, karranka aundiago") eta 22-3-1962 ("Banka espresa lekua aisa hausteko anka! Haren xuxentzeko behar palanka, orduan segur egiten baitukete alimaleko karranka!"); Iratz Argiz Argi ("Etxeko patarrari behera, karranka-karran-karranka, norat hoa hain goizik, orgen gainean xutik?"), karrankaka : Ik. OEH argitaratuan Kaiet axeria ap. DRA ("Oiloa karrankaka oihuka zen ari"); karrankari IE 2: HU Aurp ("Ez du horrek erran nahi oilo busti batzu girela, zenbeit antzara karrankaritarik entzuten dugun bezala"), Etcham ("Entzunen dira mendiz orgak karrankari / ederki kargaturik berriz hunat ari"); Ik. OEH argitaratuan gainera Mustafa ap. DRA ("Alle eskelle zamaria / larhote karrankaria"), EgutAr 21-11-1960 ap. DRA ("Errota txarra, karrankariena"); karran-karran : Ik. OEH argitaratuan Lf Herr 9-10-1961: "Antzarak karranka: karran, karran!"; karrankatsu : Ik. OEH argitaratuan Herr 9-10-1958: "Errota (edo arroda) gaxtoa, karrankatxuena" // Ik. OEH argitaratuan gainera garranga-ontzi , garrangari , garrangatu , garrangatxo , garrangazi, karrankada, karrankatsu , karrankatu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

garranga EB 2: JMB LEG ("mutur eta igeki bizkar malkartuak, Gravette-musturtxoak, orri koskadunak, garrangak, marruxkak eta haiztoak"), OinEntz/3 ("untziak hurbiltzen zaizkionen garrangaz hartzeko"); karranka formako 13: a) hegaztien-eta oihuari dagozkion karranka 5: G 1 (Saski-naski 1985: "eten gabeko karranka zaratatsuari eman zion, eta ez ixiltzen"); IE 4 (Dass-Eliss 2, adib.: "hain zikhina da belea, mokoa bethi lurrez edo haragi ustelez estalia! Hain karranka itsusia du!"; Etxamendi: "filper-jokoan ari ziren kopetak beltzurian, eta soñu-untzi batetarik karrankaz ari"); EB 1 (M. Dupac: "boz karrankak eta lurrean jo eta jo ari ziren oin hutsak entzunarazten zizkiguten"); karrankari EB 1 (J.M. Irigoien: "nor igoko da zuhaitz altuetara hegazti karrankariaren arrautzak jasotzeko?"); karrankaz 2, IE-EB (Dass-Eliss: "Aphur baten buruan, horra belea nausiari buruz airean heldu, bethi karrankaz ari"; Zahar hitz: "Ahateari karrankaz erakutsi nahi"); b) tresnen zaratari dagozkion karranka 1 (Arti Bizkait: "Errekaldean karrankan doan / Errota zoragarria"); eta karrankari EB 2 (J.L. Lekunberri ("mila zati egin zen, zarata karrankaria eginik"; I. Urbieta: "Riuteki musika-tresnen hots luze eta karrankariak jasanez"); karrankatu EB 1 (A. Ugidos: "Enborrak, dorreak bezain lodiak, karrankatu eta kexatzen ziren"); c) kirrinki-karranka IE 1 (M. Sein: "Kirrinki karranka, kirriskiti karraskata, denak lanari").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

garranga : AB50 2 ('tornillo' itzuliak), HiztEn (1 oiloaren eta oilarraren oihua; 2 amua; 3 txakurraren lepokoa; 4 ardiei belarrian egiten zaien ebakia), LurE (1 oiloaren oihua; 2 amua), Euskalterm 2 ('collar' eta 'arponcillo del anzuelo'); garrankada : DFrec 1; karranka : HiztEn, LurE; karrankada : HiztEn; karrankari : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 ('estridente') // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

garranga : EuskHizt (1 (*XVII ea.; karranka 1892) Ipar. G. er. Oiloaren oihua; 2 (1808) G. er. Amua), HiruMila ( 1 anzuelo; 2 collar del perro; 3 mella que se hace al ganado), ElhHizt (1 cacareo; 2 anzuelo; 3 collar (de perro); 4 mella, marca que se les hace a las ovejas en la oreja), EskolaHE (1 oiloaren eta oilarraren oihua; 2 amua), Lur EG/CE (anzuelo) eta EF/FE (1 gloussement; 2 hameçon), Lh DBF, DRA (1 anzuelo; 2 mella en medio de la oreja; 3 pala del anzuelo; 4 collar de perro; 5 collar en general; 6 púas de hierro de la carda; 7 canelón; 8 tuerca; 9 instrumento para coger peces; 10 papada; 11 tornillo; 12 cacareo), PMuj DVC (1 estigma; 2 paleta del anzuelo; 3 carlanca; 4 púa; 5 canelón; 6 capa de hielo; 7 tuerca; 8 tornillo; 9 especie de tenedor para pescar; 10 ranura del huso; 11 papada; 12 cacareo; 13 dentera; eta g.-ortz, g.-zuloak zabaldu); garrangadun : PMuj DVC; garrangari : Lh DBF (poule glousseuse), DRA, PMuj DVC; garrangatu : Lh DBF (glousser), DRA ('cacarear'), PMuj DVC; karranka : EuskHizt (1657. 1 Gurdiak... higitzean egiten duten hotsa; 2 Beleak eta, egiten duten oihua), HiruMila (1 graznido; 2 ronquera; 3 chirrido; 4 cacareo; 5 turbina; eta k. egin), ElhHizt ( 1 chirrido; 2 graznido), EskolaHE, Lur EG/CE (graznido) eta EF/FE, Casve EF (1 croassement; 2 craquement), HaizeG BF, Lh DBF (kharranka), DRA (1 graznido; 2 el croar; 3 ronquera; 4 cacareo; 5 el lino más grueso; 6 crujido; 7 chirrido; 8 estertor; 9 espolón; 10 roncando; 11 hez de la leche; 12 turbina), PMuj DVC (1 el lino más grosero; 2 graznido; 3 graznando; 4 cacareo; 5 ronquera; 6 estertor; 7 roncando; 8 raudo; 9 chirrido; 10 castañeteo con los dientes; 11 astillazo; 12 espolón; 13 hez de la leche; 14 crujido; 15 zambombazo; 16 turbina; 17 capa de hielo; 18 resquemazón); karrankada : HiruMila, ElhHizt (B ronquido), DRA, PMuj DVC; karrankari : EuskHizt (1843. Karranka egiten duena), HiruMila, ElhHizt (chirriador), EskolaHE, Casve EF (1 criard; 2 qui rend un son strident), HaizeG BF, Lh DBF (kharrankari), DRA, PMuj DVC; karrankatsu : DRA; karrankatu : HiruMila, ElhHizt (rechinar), Casve EF (karrankatü: 1 grincer; 2 brailler), HaizeG BF, Lh DBF (kharrankatu), DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma-adieren gurutzamenduak

Formaz alde txikikoak izateak eragiten dituen zalantzen artean, bereizketa semantikoa proposatuko da: 1 'amua(ren zatia)', 'izotz-kandela', '(txakurren) lepokoa' adierak dagozkio garranga honi; 2 'soinua, zarata...' adierari dagozkionak, berriz, karranka eta karrankari arautuak dira.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.