Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gales bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gales
iz. Galesen mintzatzen den hizkuntza zelta. Galesko hiru milioi herritarretatik % 20 inguruk hitz egiten dute gaur egun galesez.

Aztergaia: gales

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gales 52: [+ pertsona] 6: IE 1 (Mde Pr: "Badakigu Galesak ere izan direla Irlandan"); EB 6 (MIH, adib.: "Askotan galesek ez diote galesez hitzegin nahi arrotz bati", "Gales erdaldunak") eta [- pertsona] 46: IE 9 (Mde Pr, adib.: "Galesez gorsedd zeritzaien batzarretan", "Gales hizkuntzaren eredura", "Gales herrizaleen aldizkaria"); EB 37 (MIH 33, adib.: "Galesko Unibertsitatean galesa erabiltzen dute zelta-sailean", "Galesez irakurtzen eta idazten", "Galesak dira, aitzitik, bertako animalien izenak", "Herri koxkor gales huts batean", "Badira zenbait gales astekari", "Galez hitzez moldatutako esaera asko inglesetik itzuliak dira"; MEIG I-VI 4, adib: "egungo galesak, irlandesarekin parekatuz, aski irudi argia ematen du izan zitekeen baina izan ez zen harena"); galesezko EB 3: MIH (adib.: "Galesezko Bibliak", "Erdaldunak ere galesezko elizara joaten baitira"); Gales herria 4: IE 3 (Dv Lab: "Gales-herrian"; Mde Pr 2, adib.: "Gales Herriko aitonsemeak"); EB 1 (MIH: "Gales herrian gertatzen dena bera edo beratsua gertatzen da beste zenbait bi hizkuntza dituzten herritan"); galeseratu EB 1: MIH ("Atzerriko izenak eta teknika-hitz internazionalak [...] jatorrizko hizkuntzatik hartu eta mintzaera galeseratu beharrean, ingeles antzera esaten dira"); galestar 16, [+ pertsona]: Mde Pr 10, adib.: "Galestarren artean bertako hizkuntzan predikatzen", "Robert Williams galestarrak"; MIH 6, adib: "Galestarrik gehienak ez dira galesez mintzatzen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gales EB 16: HizkLiter/BBB/1 ("keltiar kulturako zenbait herrik - Gales, Bretainiak"); J.M: Sarasola ("ondo ezagutzen zituen Ingalaterra eta Galeseko ijitoak"); Idazleen II Ihardunaldiak ("sei herri zeltikoei dagokie: Cymru (Gales), Eire (Irlanda), Alba (Eskozia)..."); J. Urrujulegi ("Dirua da eragozpenik nagusiena Llangollen-en - Galesen"); J.M. Irigoien ("Galesko lekagizakiak"); Amatiño ("urtebete ez dela Galesko Telebistan %35 galesez ematen zela aurpegiratzen zigula Txillardegi on-hutsak"); Egin 1985 ("Galeseko Diana printzesak"); R. Etxezarreta ("Irlandak, Eskoziak, Galesek eta Ingalaterrak"); Egan 1994 ("Berriketan: Izkuntzak Galesen"); I. Mendiguren 3 (adib.: "Zergatik ez zarete biok Galesera etortzen?"); Izeta 3 (adib.: "1956-an, Llangollenen (Gales). Bigarren saria Polifonian"); Egunk 1992 ("saria jaso zuen atzo Londresen Gales-eko Diana printzesaren eskutik"); Gales herri EB 1: Etxde ("Finlandiakoa, Gales herrikoa, Okzitaniakoa, Bretainiakoa ere..."); gales EB 7: [+ pertsona] 2: EGA 1984 ("iragan mendean laudanoa, heroinaren familiakoa (beste opiazeo bat), erabiltzen zuen Britania Handiko Inperioak meatzari galesak menderatzeko"); Bitez ("Ez ditu itzalak disimulatzen, inpresionista galesek bezala"); [- pertsona] 5: Zutabe 1985 ("Galesak, adibidez, oso egoera eskasean egonda ere, erlijio-bizitzan eta Biblian erabili zelako lortu zuen indarberritzea"); M. Legasse 2 (adib.: "Beren amonak, gales eta iber mintzaira zenak, bortxatuak izan ziren bezelatxe, Andere Dona Euskara bortxatua izan behar zen"); P. Urkizu ("Ba ote zekien Urtek welsheraz, edo galesez mintzatzen eta idazten?"); Amatiño (cf. supra); galestar 2: [+ pertsona] EB 1: Deia 1986 ("euskaldunak, katalanak, bretoiak, korsikarrak, galestarrak, etab.") eta [- pertsona] G 1: Lab ("antziñako kelta ta galestar ipuiak oraingo eran antolatu ta bretoieraz errez ta txukun jarriak dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Gales : DFrec 2, HiztEn, LurE; gales : DFrec 3 ([+ pertsona] 1, [- pertsona] 2): DFrec 2; galesera : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (kymruera eta kymbruera sinonimoekin); galestar : DFrec 11 (4 [- pertsona]), LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Gales : ElhHizt, EskolaHE; gales : EuskHizt (izlag. eta iz. (1957) 1 galestarra; 2 galesera); galesera : EuskHizt (1993. Galesko hizkuntza zelta), ElhHizt, EskolaHE; galestar : EuskHizt (izlag. eta iz. (1957) Gales herrikoa), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (arauetan aipatua da; ik. 38. arau berrituan Britainia Handia: "Galesen galesa eta Eskozian gaelikoa hizkuntza ofizialak dira").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Exonomastika alorrekoa. Europako eskualde historikoak arautu berri dira, baina herritar izenak ez. Hala ere galestar – zerrendan agertzen den forma hobetsiko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Onomastika batzordeak landu eta Euskaltzaindiak onartzen duena jasoko da itzulia amaitzean.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak "gales iz. (hizkuntza)" gehitu du.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.