Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gala bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gala
1 iz. Jaialdi edo ekitaldi berezi eta dotorea, zerbait ospatzeko edo helburu jakin bat lortzeko egiten dena. Oscar sarien gala. Antzerkiaren gala egingo da Gaiarre antzokian.
2 iz. Heg. Apaindura.

Aztergaia: gala

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira corpusekoak: gala 23: a) 'apaindura' adierako 19: fB Olg: "Nundi, eta zelan oidirian piestarako jantzijak, eta galaak emakume askoren soinian, sobre daki mundubak"; AB AmaE: "Zeru lurrak egon arren / ondoen apaindurik; / naiz da sortitzak agertu / berak al daben galea"; Cb Eg II 7, adib.: "Aren larru gorrizko soñekogabeak zure galak ta erakeriak [kondenatzen ditu]"; It Fab: "Ez ziran nerekiko arrotzeko galak, / bizkarrean zituen garagar-kostalak"; JanEd I: "Esplikatzera nua / eranaren galak, / balio baldin badu / nere egiñalak"; Aran SIgn: "Iritxi zuen orobat beste andreak ere beren gala kostuzko ondagarriak beingoan utzi zitzatela"; Xe 5, adib.: "Gorputzak ez du gala biarrik, / anima garbi eduki"; Sor Bar: "Noizik beiñ jantzi bihar guk ere ditugun galak!"; Arr May: "gala eta apañdurak bere edertasuna alaiñ geitzen zuten"; Berron Kijote: "Maite-miña ta galak maiz bide beretik ibilli oi dira" // Ik. OEH argitaratuan gainera Echve Dev: "[Modestia] da edertasunaren galarik ederrena"; b) 'harrokeria' adierako 4: AzpPr: "Orrek daukan gala / eragin nei parra"; Noe: "Balkoyian jarrita / astuaren gala! / Paseatzen zebillen / konde bat bezala"; Tx in Imaz Auspoa 24: "Bañan egiten diyo / arduak itzala, / nere kontra ala / oju eta gala / gaiztua nitzala"; Uzt LEG I: "Bertsotako kontuan / Zepai onen gala. / [...] au ere bere ustetan / ez dago makala, / azkar esan du behintzat / ni ainbat badala"; c) Ik. OEH argitaratuan 'loria' adierako 1: ETZ (Muruzabal, s. XVIII): "Bereala iges egiñ zuen Demonioak, eta jatxi ziraden Aiñgeruak Zerutik kontatzera gala bitoriakoa"; gala artu 3: Xe ("Uste degu betiko / jaiuak gerala; / alferrik da artzia / indarraren gala"), Tx 2 (adib.: "Gala arturik juaten dira [Kaliporniyara] / gazte peligrosuak, / naiz etxean negarrez utzi / senide eta gurasuak") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, Auspoa 106: "Artu naiagatikan gaztekin gala / nik eztet uste iñor onen zale dala"; gala egin 4: Añ GGero ("ondrea ta prestutasun guztia galdurik, deungero egiñaz preziatutea, olguratutea ta gala ta banidade egitea"); Cb EBO ("Izkuntza gaistoaz askok gala egiten dute"); AA 2 (adib.: "Zer? ezta egungo egunean gala egiten jokoaz, berandu etxeratzeaz?") // Ik. OEH argiataratuan, gainera, Echve OngiB: "Aita miserikordiosoa, [...] pekataririk andienai barkatzen zure gustoa dezuna ta gala egiten dezuna", eta gala izan 1, LE Ong: "[Jangoikoak] duelarik gala ta sendagalla gloriosoa barkatzean iago ta iago"; galako 1: AzpPr ("Gizona bapua, / eztago plakua, / izdun galakua, pare gabekua"); galan 1: Xe ("Gizona morroi zarpa zarrakin, / andria galan jantzia; / ai, au zer diferentzia!"); galaren gala 1: Izt C ("Galaren gala janzitako baratza zoragarri bat dirudiela Gipuzkoako mugape guztiak"); galaren galako 4: Izt C (adib.: "Zaldiño, beoka eta moxalak aiñ ugari diran Probinzian, gauza arrigarria dala galaren galako zaldi eta mando andietakorik bat bakarra ere ez jaiotzea", "Uztar-idi galaren galakoa txintxarriz beterik"); galaz 3: AB AmaE ("Kanpo guztia galaz jantzirik"), Xe ("gizona morroi galtza zarrakin, andria galaz jantziya"), Tx B I ("Asko bezela etzan ibiltzen lujoz ta galaz jantzita") // Ik. OEH argitaratuan gainera Ant: "Pekatu egiten da ez bakarrik batere lotsarik gabe [...], ezpada galaz eta onratzat artuaz".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gala 4: a) 'apaindura' adierako 2, G-EB (Lab: "Jesus milla bider! Zer egin bear ote dit or barruan? Nere diruak! Nere kutxako jantzi ederrak! galak!"; R. Etxezarreta: "bainatu eta galak jantzi ondoren"); b) 'harrokerria' adierako 1, G (Basarri: "Gañontzean alaiñ modutsu ez diranak ere, karrera bat, edo beste 'enpliu' goi antzekon bat bereganatu dutela, ta arrokerizko galaz asko ikus oi ditugu"); c) 'loria' adierako 1, G (Eliz-Kantatxoak: "Bertatik eguzkiyak / Zinduen apaindu, / Illargiya oñetan / Zitzaizun prestatu,/ Zure burua izarrak / Zuten koroyatu / Zeru-lurreko galak / Zugan ziran bildu"); gala-dantzaldi EB 1: X. Mendiguren B. ("udalak gala-dantzaldi bat eskaini zion").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gala : DFrec 2, AB50 1 ('gala'), LurE (dotoretasuna), Euskalterm 2 (ongintza-g.: 'gala de beneficencia'; galako afari: 'cena de gala') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gala : EuskHizt (1562, 1761. Batez ere gip. 1 apaindura; 2 harrokeria), HiruMila ('gala'), ElhHizt (gala (acto, fiesta)), EskolaHE (dotoretasuna), DRA (1 así, de aquella manera; 2 jactancia, engreimiento; 3 gala, lo más excelente y distinguido), PMuj DVC (1 BN así, de aquel modo; 2 B jactancia, alabanza propia, engreimiento) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: (Heg.) gaztelania hutsa da, vestido de gala.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.