Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ertzain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ertzain
iz. Ertzaintzako kidea. Ertzaina da. Ertzain sartu da.

Aztergaia: ertzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau65
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Orain baino lehenago erran izan direnak gora behera hertzain hitza h-rekin eman beharko litzateke, literatura zaharrean h-rekin erabiltzen ziren beste hitz asko bezala, nahiz-eta egungo egunean ez dakit nongok edo hangok erabili edo ez erabili, zeren tradizio hark izan behar bailuke oinarririk nagusienetarikoa, baita Ifarraldekoentzat ere, eskualde hartan arazo hori baztertuxe badute-ere. Baina agian hobe litzateke gauza hauek ez mugitzea, beste gauza asko ere mugitu behar ez liratekeen bezala. Baina gure artean ez da falta hor ziri eta miri ari izan nahi dukeenik. Hiztegi-kontua bide zabalagotik lebilke". (1993-02-20)

 - [E208]: PNV/EAJ-ren behialako lagun zaharkitu batzuren gustuen pean egon behar al du Euskaltzaindiak? Herri-zain elkarketak euskara normalean hertzain ematen du, musika-talde ezagun batek bere izenean ongi ezarri duen bezala. Ikusia dugu, bestalde, automobiletako "Ertzaina" xelebrea lekuko, gure politikari analfabetoek gure Akademiari zer nolako kasua egiten dioten, gu horrelako ezjakinen aholkupean egoteko. Batasuna aipatzen ez zen garaian eta Bizkaian asmatua izateak ez du inola era justifikatzen orain ertzain idaztea. Orduko hitza, gainera, ertzaña zen, eta batez ere erdaraz erabiltzen zen, la policia ertzaña, hain zuzen, neure familian bertan maiz entzun dudanez. Garai berekoa dugu, noski, lendakari, gaur guztiok lehendakari idazten duguna. Hitzekin eta beronen esangurarekin koherentzia pixka bat behar genuke" (1993-01-18)

 - [A106]: Historiak aurrera egiten du, batzuetan bide zuzenetik, beste batzuetan zehar-meharka. Arrazoi izanik ere, dagoeneko hertzain hitza ezinezkoa da; izan gaitezen errealista, hertzain formaren aldeko ahalegin oro hutsala gertatuko da eta" (1994-11-02)

 - [E124]: esan beharrekoak esanak ditut, baina hemen ere Euskaltzaindiak burua makurtu beharko du botere faktiko (eta analfabetoen) pean. Lotsagarri deritzot gure hizkuntz akademiak honelako morronkerian ibili beharrari. Goiko politikariek bere nagusikeriaz baliatuz nahi dutena esan eta egin dezakete, baina Euskaltzaindiak horien laprastadak eta apetak isipuz bedeinkatzeak ez du izenik" (1995-01-25)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.