erreserba
1 iz. Hoteletako, jatetxeetako edo ibilgailu publikoetako lekuez mintzatuz, aldez aurretik hartzea. Erreserbarik ez zutenez, jatetxera 15:30ean itzultzekotan geratu ziren.
2 iz. Behar denean erabili ahal izateko gordetzen den gauza. Ik. erresalbu 2; gordailu. Dolar erreserbak murriztu nahi ditu Txinak. 3 iz. Meaz, petrolioaz edo kidekoez mintzatuz, oraindik ustiatu gabe dagoen kantitatea. Petrolio erreserbak agortzen ari dira.
4 iz. Tokiko landaretza eta animaliak zaintzeko arautegi berezia duen lur eremua. Urdaibaiko erreserba.
5 iz. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, indiarrei utzitako lur eremua, lege berezien mende dagoena. Arizonako indiar erreserba batean bizi ziren.
6 iz. Armadaren zatia, jardueran ez diren militarrez osatua, behar izanez gero, ekintzaren batean parte hartzeko deitua izan daitekeena. Eskutitz harekin jakinarazi zioten Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerran ibilitako ofizial asko, erreserban zeudenak, armadara deitu zituztela berriz.
7 iz. Kontua, uzkurtasuna, zuhurtasuna. Ik. erresalbu. Holako gauza baten aurrean erreserba pittin bat eduki beharra zagok. 8 iz. Salbuespena. Bekatoreak oro erreserbarik gabe.