Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erregalia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erregalia
iz. hist., zuz. Erregearenak edo erreginarenak soilik diren eskubideen multzoa; erregeak, erreginak eta nobleek erlijio gaietan duten pribilegioa.

Aztergaia: erregalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: a) `oparia' adierakoak 10 dira: erregali 3: Iraola ("Begira beza, On Nikomedesi erregali bat egin geniyonian lau errejidoren artian, onek jarri zituan bere patrikeratik lau peseta", "Pillipa, zure gizonari erregali eder bat egin biar diyot", "Zer erregali gero?"); erregalia 1, MEIG ("Erregaliaz betetzen ninduen eta emazteak, Jainkoak daki nola, sortzen zizkion huskeriak niri har erazi beharrean zebilen beti"); erregali(a) 6, G (Ud: "Orra erregaliya Donostiyak egin, Zubietako jendia akordatu dedin"; Tx B: "neonek ez det ikusi baño jendia prankok esan du, erregaliyak izugarriyak nola dituen izandu"; M. Lasarte 4, ap. Uzt Noiz: "Zorioneko erregaliak emen dituzte urrean, gazte maiteak makurturikan Obispo Jaunan aurrean, erregaliak sortu dituzte beren biotz xamurrean, Obispo Jauna degu berriro artzai egin bearrean", "erregaliak eman dizkate guztizko asmo senduan, ardi txarrikan ez da izaten artzai onaren onduan", "erregaliak sortu leitezke olako erri bikañean"). b) `abantaila' adierako erregalia 6 aldiz ageri da, beti ap. Cb EBO ("R edo r-az asitzen dan itz, boz, edo berbarik batere Euskerak berez ez du, eta au Euskeraren erregalia andia da, bada R, edo r errea bere garraztasunagatik zakur letra esan oi da", "aoz esaten dan bezela eskribitzea, eta eskribitzen dan bezala guzia irakurtea, erregalia andia da", "Euskerak neke oiek beste Lengoajeak berenak bezala baditu ere, bere alibio, ta erregaliak ere baditu", "euskerazko gramatikaren erregaliak", "Besteen aldean Euskerak erregalia, ta pribilejio andiak ditu", "Diptongo, ta triptongorik Euskerak bere itzak irakurte, edo eskribitzean eztu, ta errazago ikasteko au ere erregalia da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) `oparia' adierakoak: erregali 13: B 1 (Musika: "Bake-lapurrak dabilz, gizartea apurtzen, zeruko erregali onena ebasten"), G 3 (L. Egia: "erregali koskor bat, itz samur batzuk"; A. Zavala: "Erregali batzuak ere eman zizkioten Txirritari"; Tx. Garmendia: "jaioterriko alkate jauna zun ondoan erregali eder batekin etorrita"), EB 9 (KatekesiLagung: "horregatik eman dizkiguzu hainbeste gauza,/ hainbeste erregali, hain bizitza ederra!"; A. Lertxundi: "ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu, arrantzaldi bakoitzaren ondorengo erregali garestia, blusa frantsesak"; J.A. Ormazabal 5: "Behin Kinkilimarro teilatu ertzean eserita zegoen inork erregalirik egiten ez ziolako haserre", "Baina bihar etortzen bazara, inoiz jaso duzun erregalirik onena jasoko duzu"; BAtx Nikol: "Behar bada erregali bat bidaltzen didate"; I. Tapia: "Ez onartu martzianoen erregalirik! Pozoindutako goxokiak emango dizkizuete: ez jan!"); erregalia 2: K. Cid: "eta esku horrek amodiozko mezu gisa entregatzen ziola, erregalia amoros gisa", "Eta brastakoan iruditu zitzaion emaztearenganako deskortesia zela erregalia hari uko egitea"; erregali(a) 8: G 1 (F. Iraeta: "adiskidetasun gezurtiak; alperrikako alegiñak; eskerrik gabeko erregaliak"), EB 7 (L. Baraiazarra: "Horrelako pertsonentzat, otoitzean izan ohi diren kontsolamendu eta erregaliak benetan bizgarri eta esnagarri gerta daitezke"; J.M. Bujanda: "Lafittek dioena: luma dotorea, paregabeko erregalia irakurlearentzat"; J.M. Sarasola: "Handik egun gutxitara, kadiak erregalia bidali zion bere emaztegaiari"; D. Urbistondo: "Nortara nahi ere ez duzu horrenbeste kontu erabiltzen erregalia bidali duena nire ama denean"; L. Iriondo: "Zorionak, Lurdes. Tori, gure erregalia"; BAtx Nikol: "Sobrea zabaldu zuenean ikusitakoa ez bait zen izan, inondik ere, erregaliaren itxurako ezer"; Habe 1990: "Haurren kolesterola, gurasoen erregalia"). b) `pribilegioa, eskubide-multzoa' adierako erregalia 1 (Jauntxoak: "Negozio onak zirela, ustezko erregalia foralak zirela, lehenago etsai amorratu zirenak hurbilduz joan ziren, urtez urte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erregali : DFrec 19 (opari), AB38 2 (opari), AB50 7 (hauetan erregali emate 1; `opari' adierakoak); erregalia : HiztEn (1 oparia; 2 erregearen eskubide-multzoa), LurE (oparia), Euskalterm 2 (hauetan erregalia-zerga 1; `eskubide-multzo' adierakoak).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

erregali : EuskHizt (oparia); erregalia : HiruMila (1 ventaja, superioridad; 2 regalo, obsequio), ElhHizt (1 regalo; 2 privilegio, regalía), EskolaHE (oparia), PMuj DVC (regalo). Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: erregali / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hist., Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ados.

 - [E208]: Erregalia: hitz hau erabat arrunta izan da euskaraz, `erregalu, opari' esanguran.

 - [E116]: E210k (eta lantaldeak) proposatu dutena ukitu beharrik ez daukagu, ados gaudenez (letra lodiz idatzi behar da, jakina, erregalia sarrera); E208k aipatu duena, aldiz, ez dakit hitz hau bera den, ala forma bereko beste hitz bat den erregalu-ren aldaera hori (OEHk, adibidez, sarrera banatan eman ditu erregali hau, eta erregalia hura; bidenabar esan: "arrunta izan [omen] da euskaraz", baina "erabat arrunta" ere bai?: gipuzkerazko testuetan bakarrik bildu du OEHk, eta Udarregi, Iraola, Txirrita eta Uztapideren testuinguru bana aipatuz azaldu). Nolanahi ere, nik ez dut ikusten bigarren hau jaso beharrik, aldaeren artean bakarra aukeratu ohi dugunez euskara baturako: erregalu eman genuen lehen itzulian aldaera nagusitzat (eta ongi markatua eman genuen, nagusitasuna gorabehera: "Heg. Herr. 'oparia'" azalpenak dituela!). Proposamena: utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2008-04-04) ok gurea: erregalia iz. Hist. Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.