erreferentzia
1 iz. Zerbaiten neurketa edo adierazpenerako finkotzat jotzen den elementua, gainerako elementuak kokatzeko erabiltzen dena. Euskara espainieraren pidgin bihurtu nahi ez badugu, kanpoan erreferentzia puntu bat izan behar dugu, eta hori Ipar Euskal Herria da guretzat. Planeten kasuan, ekliptika hartzen da, gehienetan, erreferentzia-planotzat.
2 iz. Aipamena. Biblian agertzen da ohitura honi buruzko erreferentzia zuzen bat, Ezekielen liburuan.
3 iz. Beste zerbaitekin lotura egiten duen gauza. Proiektu konplikatua, erreferentziaz betea, ikuslearentzat ulertzeko zaila.
4 iz. Testu idatzietan, gai bati buruzko informazioa osatzeko, testu bereko beste pasarte batera edo beste testu batera bidalketa egiten duen oharra edo hitza. Webgunea bibliografia-datu, aipamen eta erreferentzien bilduma handi batez osatuta dago.
5 iz. Zerbait, bereziki salgai bat edo agiri bat, identifikatzen duen ikur-konbinazioa. Eskuizkribuak MS 63.43 erreferentzia zenbakia du. Piezaren erreferentzia-zenbakia (fabrikatzaileak emana).