Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza emakida bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

emakida
iz. Admin., zuz. Administrazioak pertsona edo enpresa bati zerbitzu edo ondasun publikoren bat ustiatzeko ematen dion baimena. Ik. kontzesio 2. Emakidaren gehienezko iraupen epea berrogeita hamar urtekoa izango da eta behin betiko esleipenaren erabakia jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da.

Aztergaia: emakida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-12-01 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: emakida LE Urt ("Zer da Bula gurutzadakoa? Da aita Sanduaren konzesio edo emakida bat"), eta emankidatu DRA ("Emankidatu edo konzeditu zuan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

emakida (eta administrazio emakida, e.-epe) 37: Ondare eskualdaketa 1990 2 ("Sozietateak eratzean edo haien kapital soziala zabaltzean burututako ondasun higiezinen emakiden truke jasotzen diren akzio edo partizipazio sozialen eskualdaketak, emakidaren egunetik eskualdaketarenera bitartean urtebeteko epea iragan ez balitz, beti ere"), EHAA 1990-1994 bitartean 12 (adib.: "aparkaleku publikoaren ustiaketaren emakida", "Emakidarekiko interesgarri gerta daitezkeen beste epe batzuk", "aipatutako emakida esleitzeko Barakaldoko Udalak dei egindako lehiaketari dagokion iragarpena"), BAO 1996-1999 10 (adib.: "kultura jardueretarako erabiltzeko dirulaguntzen emakidari buruzko arautegia", "Dirulaguntzen emakidari buruzko akordioak abenduaren bigarren astean jakineraziko zaizkie toki erakundeei"), GAO 1993-1998 13 ("1993ko oporretako aisialdi eta astialdi kanpainako partehartzaileen garraio zerbitzuaren emakida esleitzeko lehiaketa", "Hileta Zerbitzuei eta Udal Hilerrian emakidak eman", "Ordaindutako matrikularen gain ikasleek hobarien emakida hautatu ahal izango dute"); emakidadun 4: EHAA 1990 ("Baliatzaileen Elkartea sortu arteraino emakidadunak mantenimendu kuota lez hartuko duen kopurua"), GAO 1998 3 (adib.: "Udalari itzuliko zaizkio postuak, emakidadunentzako inolako kalte-ordainik gabe", "Emakidadunek [...] udal eskubideak eta tasak hilero ordainduko dituzte"); emakidapean 1, EHAA 1990 ("aparkaleku bat eraiki eta kudeatzeko administrazio emakidapean esleitzeko dei egindako lehiaketa"); emakidatu (eta emankidatu 1) 7: T. Egibar ("Aita Saindu Leon XII-garrenak 1827-garren urteko Martxoaren 3an emankidatu zitun [barkamenak]"), OinLegBizk 1990 ("Foru Enpresa Publikoek emakidatzen dituzten subentzioak"), BAO 1999 5 (adib.: "laguntza emakidatzean, betebeharra onartzean eta ordainketa egitean", "Hobari honek, dena den, ezin izango du proiektuari kanpo-gastuengatik emakidaturiko dirulaguntza osoaren % 15a gainditu"); emakidatzaile 2, BAO 1999 ("diru-laguntzen eta laguntzen emakidatzaile", "erakunde emakidatzaileak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

emakida : HiztEn, Euskalterm 34 (adib.: hilobi-emakida, emakida-epe, mailegu-emakida); emakidadun : HiztEn, Euskalterm 3; emakidatu : Euskalterm 4 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

emakida : AdmProz, HezkAdmin, TokiJaurb (hiruretan, 'concesión'); emakidatu : HezkAdmin (conceder) // Ez ditugu aurkitu ap. Euritun 1998, LHH, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

emakida : ElhHizt-HiruMila (concesión), Casve EF (concession donnée par un Etat), DRA (concesión); emakidadun : ElhHizt-HiruMila (concesionario); emakidatu : HiruMila-DRA (conceder) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: concesión.

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

jatorri-osaerak gorabehera, aski erabilia da, administrazioan behintzat.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus