Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza desjabetze bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

desjabetze
iz. Norbaiti, legez, ondasun baten jabetza kentzea. Aurkeztu duten desjabetze planak ez du zuzenean hartzen bere etxea. Desjabetze agiria sinatu.

Aztergaia: desjabetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-09-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

forma berria da, lantaldeak desjabetzapen-en ordez proposatzen duena, egokiagoa delakoan, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze/-tzapen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra:Familia horrek Zuz. marka ere beharko luke. Bestalde, desjabetu eta desjabetze erabiltzeko eroso badira ere, forma berriak dira, eta, berarien ordez, ez al da aski jabetza kendu/jabetza kentze? Dena den, egia da Euskalterm datu-baseak ere biak jasotzen dituela. Baina badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela. Hortaz, edo maila berean uzten dira biak, edo hobetsi beharra egongo litzateke, "h." ikurra jarrita, jabetza kentze-aren alde"

 - [E116]: "hedatu samarra dirudi desjabetu aditzak (erabili duten batzuk: I. Borda, Hz. Abaitua, T. Irastorza, J.A. Irigarai, G. Lantziri, I. Mendiguren, X. Mendiguren B., X. Olarra, R. Saizarbitoria, A.M. Toledo, P. Xarritton) eta hiztegietan ere ageri da; baina jabetza kendu esapideak aurrea hartu badio (AUk informazio hobea izango du eskura, eta azalduko du), hau ere eman beharko da, hobetsiz nahiz bestearen parean utziz"

 - [E123]: ""badirudi jabetza kentzeak aurrera egin duela" dio AUk. Ziurtasunik ez dagoen neurrian, hobe, nik uste, biak maila berean uztea, edo, gehienez ere, desjabetu 'jabetza kendu' ematea".

 - Erabakia: Erabakia (2006-02-24): "desjabetu lantaldearen proposamena onartu da, baina adiera erantsiz: [...] du ad. 'jabetza kendu'; desjabetze jaso forma bere soilean, beste azalpenik gabe".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.