Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dentista bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dentista
iz. Hortzetako eta haginetako gaitzak artatzen dituen sendagilea. Ik. odontologo. Dentistarenean izan naiz gaur. Dentistarengana joan beharra dut.

Aztergaia: dentista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dentista 19: NEtx Nola (“Aurtengo orbel onek ere, dentista bearrik ez dik izango, iñola ere: urte gutxi barru, lapikoari ortz ederrak erakutsiko zizkiok, Jainkoari eskerrak”), Gte (“Nigan akatsak bilatzeari ekin zion, baina, dentistek aginetan zuloak bezain sutsu”), K. Santisteban (“Azken bi hilabeteotan gure sendiko batekin joaten zen dentistarengana.”), X. Mendiguren B. (“Ni ere bai, komisaria. Handitu egin zait hagin hau, eta dentistarengana joan beharra daukat...”), M. Ezkurdia (“seme-alabak, harategiko kontuak, eskolako errezibuak, dentistaren fakturak, argia, telefonoa, zapatak, zalapartak... hara zer astakeria!”), A. Iturbe (“hemen dentistaren bat bizi da”), Eutsi/2 (“Lehendabiziko aldia zen horrelako toki batera zihoana eta, nahiz dentistarenean beldur haundiagoa izan”), A. Kazabon (“Hurrengo egunean dentistarengana enpastatzera edo...”, “Dentistarengana! Egon hadi hortan!”, “Zertarako zeudek dentistak?”), A. Luku (“klienten erdia dentistaz egina da”, “Sylvieri telefonatu, dentistek zer egiten duten jakiteko”), J. Urkixo (“Dentistaren atea ireki, eta Jim Temerariori bihotz-taupadak bizkortu egin zitzaizkion”, “Dentistak emakume bat agurtu zuen amoltsuki”, “Aupa, txapeldun -agurtu zuen dentistak. Zer berri dugu, bada?”, “Har ezazu gorri horietako bat. Baina itzuli bezain laster, dentistarenera, entzun duzu, Jim, laztana?”, “Beraz, hau dentista baten kontsulta da! Ni banoa!”, “Orduan dentista azaldu zen”), Ttipi-ttapa 1995 (“denok dentistarengana azaldu behar dugu noizbehinka”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

dentista : HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

dentista : ElhHizt, HiruMila, EuskHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

dentista : ElhHizt, HiruMila (eta odontologo, haginlari, hortz-artatzaile), Zehazki; aho-artatzaile : ElhHizt, Zehazki (eta hagin-ateratzaile).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

dentista, hortz-[midiku]

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

mailegu beste gabe onartzekoa da, hizkuntza erromanikoak eta ingelesa bide beretik doazenez; euskal ordezkorik ere proposatu da (cf. haginlari) eta Ipar. erabili egiten da hortz-artatzaile

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "merkatalgo izendegian haginlaria forma bakarra proposatu zuen Euskaltzaindiak; dentista B2 gisa utz daiteke" (1995-01-25)

 - [I102]: ontzat ematen bada, hortz-medikua eta hortz-artatzaile ere berdin ontzat eman beharko lirateke. Euskara ez da ingelesa bezain hizkuntza boteretsua, Jainkoarren!" (1995-01-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.