Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza dei bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

dei
1 iz. Norbaiten arreta erakartzea, bereziki haren izena erabiliz, edo hitz edo hotsen baten bidez; deitzeko hitza edo hotsa. Artzainaren dei gozoa. Hara non datorren Txuri, Katalinen deietara. Haren deia ezagutzen dutelako. Hamabietako ezkila, nagien deia. Ez dago inori eskatu beharrik liburu hori irakur dezan, gogoz eta inoren deirik gabe irakurtzen baitira horrelakoak gure artean. Jesusen Bihotzaren Deia.
2 iz. Zerbaitek, bereziki sentimendu edo ideia batek, norbaitengan eragiten duen indarra. Odolaren dei kartsua. Bihotzaren deiari jarraitu. Humboldt, euskara eta Euskal Herriaren deiak liluratuta, etorri zitzaigun gurera. Graziaren dei amultsua. Jainkoaren deia edo bokazioa. Jainkoaren deiari entzungor egin. Onena, lanean hastea genuke zirt edo zart, nork bere deiari erantzunaz.
3 iz. Norabait joateko, zerbait egiteko edo zerbaitetan parte hatzeko eskaria. Batzarrerako deia hartu. Gripeak urtero estatu osoan 1.500 heriotza eragiten duela gogoratu du; batik bat 65 urtetik gorakoen artean eta talde horri egin dio txertatzeko dei berezia. Giza eskubideen urraketen kasuen aurrean ekiteko deia egin nahi dugu. Desobedientziarako deia egina du atez atekoaren aurkako taldeak. Bermeoko bilkurarako deia egin dute.
4 iz. Telefono bidezko komunikazioa. Telefono dei bat. Bahiketaren amaiera adieraziko zien deiaren zain zeudela. Erredakziora iristen diren dei guztiak grabatzen dituela CIAk.
5 iz. Batez ere pl. Eliz deiak. Deiak botata, Bilbon ezkondu ziren.

Aztergaia: dei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau61
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-02-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: dei egin, deiez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: dei-hitz , (eliz) dei .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

dei egin, deiez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "dei. Hor azpisarrera gisa ematen den deierak (Bizk.), gero sarrera gisa ere badator"

 - [E208]: "deialdi ireki, deialdi itxi, dei eragin, deiez egon: hauek guztiok, duten erabilera bereziagatik sartu beharko genituzke".

 - [E116]: "MAk aipatzen duen deierak ez da dei sarreraren azpisarrera gisa proposatzen, baizik (eliz) dei azpisarreraren sinonimo gisa (manak bezala, alegia); XK-k aipatzen dituenetan, dei eragin esapideak badu txostena (P. Urtek aipatu zuen bere hiztegian, X. Galarretak bakarrik erabili du, eta ez da gaurko hiztegietan eta testuetan ageri: horregatik emango zuen lantaldeak "eraikuntza libre"tzat, erabili nahi duenak erabil dezan, baina Euskaltzaindiaren "bedeinkaziorik" gabe); deiez adizlaguna batez ere egon aditzarekin erabiltzen da, XK-k ongi dioenez, baina besterekin ere erabil liteke (cf. jardun, ari izan, hasi), eta beste inoiz egin dugun bezala egingo nuke hemen ere, oharra erantsiz parentesi artean: "(batez ere egon aditzarekin erabiltzen da)"; deialdi ireki eta deialdi itxi, azkenik, beste sarrera bati dagozkio. Proposamena (dei sarreraren lau azpisarrerak zehazteko, alegia):dei egindeiez adlag. (batez ere egon aditzarekin erabiltzen da). Sin. deika.dei-hitz(eliz) dei pl. Sin. manak (Ipar.), deierak (Bizk.)"

 - [E116]: "ez dakit "erabilera berezia" duten deialdi ireki eta deialdi itxi esapideek (hiru aldiz ikusi dut deialdi ireki EEBSn, Euskal Herriko eta Gipuzkoako buletinetan, eta ez dut aurkitu deialdi itxi bezalakorik); Hegoaldeko administrazioan, bai, erabiltzen dira, baina bestetan ere bai? Dena dela, egokiak iruditzen bazaizkizue, zerrendan jaso litezke, adibide gisa, beharbada. Zuek esan".

 - [E123]: "oraingoz ez nituzke sartuko; ez dira hain hedatuak, nik uste".

 - Erabakia: Erabakia (2005-11-25): "dei / proposamena onartu da, eta hor ageri diren bezala emango dira lau azpisarrerak. Ez dira oraingoz aipatuko deialdi ireki eta deialdi itxi esapideak".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus