Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bitartekari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bitartekari
iz. Bitartekoa, arartekoa. Nazio Batuen Erakundeak gatazkan bitartekari lana egiteko borondatea agertu du. Zuzenean erosten zituen artelanak, bitartekaririk gabe.

Aztergaia: bitartekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1998-06-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. bitartekaritza.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: Ik. bitarteko / ElhHizt: - / EskolaHE: ik. bitarteko.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "onartzekoa bada (hala iruditzen zait) sartzea komeni da" (1994-06-28)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Bi horien inguruan, honako ohar hauek egin dira: "bitartekari | F: Bbehin: onartzeko zailtasunak ditu lantaldeak, osaera ilunekoa denez, onenean ere. Baina erabilia da: beharrezkoa al da, ordea? (cf. bitarteko arautua); bitartekaritza | F: cf. bitartekotza". Proposamena: osaera ilunekoak izan arren, erabiliak eta beharrezkoak direnez gero, zerrendan agertu beharko lirateke. Hainbat eremutan, premiazkoak dira bi horiek, besteak beste, ekonomia eta enpresaren munduan, merkataritzan eta zuzenbide zibilean. Hiztegiek badakartzate (ikus, bestela, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Euskalterm datu-basea eta 3000 Hiztegia). Gainera, gaztelaniaz hitz asko daude, "bitarteko/bitartekotasun/bitartekotza" horiekin euskaraz eman ezin direnak (euskara, halakoetan, urri eta motz geratuko litzateke "bitartekari/bitartekaritza" bereganatu ezean). Horien adibide gisa aipa daitezke, konparazio baterako, "mediador/mediación", "arbitro/arbitraje", "intermediario/intermediación", "corrredor/corretaje", "(amigable) componedor/composición"... Are gehiago, askotan "arbitraje" eta "mediación" batera agertzen dira, eta bi hitz behar dira horiek bereizteko. Bestalde, bada "Servicio de Mediación, Arbitraje y Conciliación" deituriko bat, eta horren euskarazko izen ofiziala "Bitartekaritza, Arbitraje eta Adiskidetze Zerbitzua" da".

 - [E116]: "Nik ere onartuko nuke duda gabe. Adibide asko daude egungo euskal idazleen artean eta egunkarietan: Perurena, Mendiguren, I. Borda, Mendiguren, Lekuona, Zabala, Irigoien, Amuritza, Txillardegi... Nik onartuko nituzke biak".

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.