Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza berrerospen bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

berrerospen
iz. erl. Jesu Kristok gizadia bere nekaldi eta heriotzaren bitartez askatzea. Jesu Kristoren baitan dugu berrerospena haren odolaren bidez.

Aztergaia: berrerospen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-04-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): berrerospen 18 ager.: Berria 17 (adib.: berrerospen plan bat jarri beharko du martxan Thomasek, eta, horretarako, zazpi pertsona lagunduko ditu”), Alberto Barandiaran (“Niretako, berrerospenaren inguruko filma da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: berrerospen 9: Herria 2005 (“Egiazki girixtinoa den herri batek ez du bere lana eginen, nun ez duen Kristoren ebanjelioa bere gain hartzen berrerospen baten eragin bezala, eta ez badu egiari eta ebanjelioari idekitzen Jainkozko lokarrien barnatasunarekin”), Iñaki Mendiguren 4 (“Errepublikar erregimenaren azken bi mendeetan, ustiapen, zergatarako nekazaritza eta lukurreriaz aberats eta ahaltsu bihurturiko klase baten berrerospen hau izan zen agian Augustoren sistema inperialaren garaipenik ohargarriena”, “historiaren berrerospen edo erredentzio hau hain da baliotsua gizakiarentzat, ezen, Mendebaldeko mundu moderno sekularizatuan, historiaren filosofia kripto-kristauari ustezko kristau ohi arrazionalistek eusten baitzioten”, “Baina britainiar administrazioaren berrerospen moralarekin batera, Indian bizi ziren ingelesen eta auzoko indiarren arteko harreman pertsonalak gutxitu egin ziren”, “Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa”), Imanol Unzurrunzaga (“horregatik, lurreko hirian erromesaldiaren bizitza gatibuak dirauen bitartean, berrerospenaren promesa eta beronen berme gisa dohain espirituala hartu duelarik, hiri lurtarrean bizitza hilkorraren euskarri diren legeak onartzeko zalantzarik ez dauka”), Markos Zapiain (“Zorra, berdintasuna, damua, bekatua, egia, errua, herria, kondena, duintasuna, berrerospena bezalako kontzeptuen bidez zabaltzen dute beren gorrotoa”), Koro Navarro (“Zure argiaren ahultzea, aukera librea, berrerospena, esplikazio baliagarria izan daitezke zuretzat, baina egun bateko lanaren ondoren Feitl urketariak atseden hartu behar du, ez bueltaka jardun lasto ustelduzko ohe batean”), Eliza arteko Biblia (“Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

ongi eratua eta erabilia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze/-keta.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: "berrerospen misterioa ?? erospen misterioa?"

 - [E116]: "PX-ek [...] berrerospen misteriotzat dauka".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.