1 emaitza bandera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau54 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1992-08-27 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:07 |
- [I108]: "'Ikurrin', 'bandera' guztientzat, oker? Mitxelenak: "poloniarren ikurrina"" (1993-02)
- [E124]: bandera eta ikurrina gaurko usarioan jadanik berezirik daude. Mitxelenaren behialako adibide hori gora behera, gaur ez zaigu Espainiako ikurrina gisakorik irteten. Ikurrina gurea da, banderak, aldiz, guztiak, gurea zein kanpokoenak. Ikastola/eskola hitzetan bezalaxe. Badira, gainera, Mari bandera, neska bandera moduko esaerak 'nabarmen, mutiri' adieran" (1995-01-25)
- [I102]: arazo honetan, nire ustez, behin eta betiko erabaki bat hartu behar da, eta murritza izanez ondokoak agerian utzi. Bandera dela berba orokorra eta ikurriña, ostera, iparraldean esaten duten legez euskal bandera. Berdintsu gudari berbarekin gertatuko litzateke, eta zoritxarrez hertzain-ik sortzen ez den bitartean ertzain-arekin: ertzain = euskal hertzain, euskal polizigizon/poliziemankume / gudari: euskal soldadua / ikurriña: euskal bandera. Beste guztiak, aldiz, orokorki erabili beharko lirateke, hala nola lehendakari, legebiltzar, legebiltzarkide, sailburu e.a" (1995-01-10)
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.