1 emaitza azpiproduktu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:IrEm | 1998-01-14 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2011-04-12 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2011-03-03): azpiproduktu 5 ager.: Juan Ignacio Perez Iglesias (Hori dela eta, sinesmenak (edo sineskeriak) gure garunak lanean aritzeko duen moduaren azpiproduktuak bide dira, kausa-ondorio erlazioen gaingarapenaren ondorio, dirudienez), Onintza Irureta (%5,5etik pisu handiena duen sektorea biomasa da, ezezaguna eta inork imajinatzen ez duena. %5,5 horren %85 da biomasa, egurraren azpiproduktuetan oinarritutakoa), Edorta Agirre 2 (Horrek, bistan da, ez du esan nahi dirugabeek elikagai fin edo bikainak erosten dituztela; alderantziz, azpiproduktuez osaturiko 3. mailako kalitateko elikagai gehientsuenak populazio-sektore horri zuzentzen zaizkio, horrelakoen hutsik gabeko kontsumitzaile leialak direlako, Azpiproduktu zena izar produktu garesti gutiziatu bilakatu da), Hedoi Etxarte-Alain M. Urrutia (Kopia beti izango da kopia txarra periferian, azpiproduktua).
EPG: azpiproduktu 9: Berria (Fenolaren deribatu kloratu baten fabrikazioan lortzen den azpiproduktua da), Iñaki Mendiguren (Baina, militar establezimenduen nahigabeko azpiproduktu bezala sortzeaz gain, kolonia zibilak berez helburu gisa ere ezarri ziren, bi mundu-gerraren azpiproduktua izan zen), Koro Navarro (Zenbait eremu tradizionaletan liberalizazioaren eta desarautzearen aldeko joerek murrizten dute, egia da, ahalmen hori, joera horiek berak ere globalizazioaren azpiproduktuak baitira), Juan Garzia 2 (Lurrari dagokionez, azpiproduktu bat bide da haren osaera, bestetik, kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena), Irene Aldasoro (azpiproduktu bat da beroa, ez energia ekoizteko prozesuaren erdiko fase ezinbestekoa, motor gehienetan bezala), Josu Zabaleta (era horretan azpiproduktuaren mailara apaldu da irudikapena, arbuiatzekotzat ikusi ez bada, hala ere), Xabier Arregi (berak eratzen duen jakite ez da gauzatutako zientzia baten ez zirriborro zimurtua, ez eguneroko azpiproduktua).
NekHizt
azpiatal, azpibatzorde, azpiegitura, azpieuskalki, azpiindize, azpijoko, azpilan, azpimultzo, azpisail, azpisarrera, azpisistema, azpitalde, azpititulu bezalakoak arautuak dira.
Euskaltzainek geroratua.
forma berria da, baina erabiltzen da. Nekez nagusituko da subproduktu.
Bebil.
- [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)
- [E208]: "azpiproduktu: kontzeptu hau gaur egun oso erabilia da, nik neuk utzi egingo nuke, sin. azpiekoizkin jarrita; Azpisektore: utzi egingo nuke, sektore ere onartua dugunez gero, ordezkaezina baita; azpizona: kalte behintzat ez du egiten, alde hitza adiera gehiegiz zamaturik dago eta. Nik sartu egingo nuke; azpisistema: kontzeptu hau ere maiz erabiltzen da zientzietan. Sartzea hobe"
- [E116]: "uste dut azpiekoizkin ez dela sartzen ahal, besteak beste ez baitago gure hiztegian. Ez dago ezta ekoizkin bera ere. Bestetik, gainerako guztiek sail bat osatzen dute: azpialor, azpierrenta, azpierrentamendu, azpiespazio, azpigai, azpigarapen, azpigaratu, azpiglobular, azpiklase, azpipopulazio, azpiproblema, azpiproduktu, azpiprograma, azpisektore, azpisistema, azpizona. Oso antzekoak direnez, uste dut erabaki bakarra hartu behar den, gehienak sartzearen edo baztertzearen aldekoa. Lantaldeak denak baztertzea proposatzen du, eta nire ustez hori da egokiena, ez baita inola ere lekukotasun nahiko gure zerrendetan sartzeko. Oraingoz bazterrean uztea da egokiena, eta nahi duenak erabil ditzala, inork ere ez baitio debekatzen".
- [E208]: "Azpi- dun hitzak(azpiproduktu, azpisektore, azpisistema, azpizona...): Baztertu barik, har dezagun, oro har, hauei buruzko erabaki bat, asko ezinbestekoak dira eta".
- Erabakia: Erabakia (2004-04-30): "azpisistema".
- Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): azpiproduktu
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.