Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurrekari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurrekari
1 iz. Aipatzen den egite edo gertakariaren aurretik jazoriko antzeko egite edo gertakaria; aitzindaria, norbaiti edo zerbaiti bide egiten dion pertsona edo gauza. Itsasuko ekitaldi hura mugarritzat dute askok, baina izan zuen aurrekari bat 1962an, duela mende erdi hain justu. Lehenbiziko aurrekariak XX. mendearen lehen herenekoak diren arren, ikastolen mugimendua 1960ko hamarkadan loratu zen. Emakume Nekazarien Estatutu honek ez du aurrekaririk araudian. Aurrekaririk gabeko akordioa izan da. 1935ean eta 1936an egin ziren Bertsolari Guduak nabarmentzekoak dira, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiaren aurrekaritzat hartzen baitira. Perkins Gilmanen narrazioa 1892an argitaratu zen aurreneko aldiz eta aditu batzuek Franz Kafkaren Metamorfosia ipuin ezagunaren aurrekari izan zitekeela uste dute. Babbage-k makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena.
2 iz. Batez ere pl. Zerbaiten aurretik gertatu den gauza, hura nolabait azaltzen duena edo haren kausa edo eragiletzat har daitekeena. Batetik, Mundu Gerraren ikuspegi orokorra ematen du: XIX. mendeko aurrekariak, gerraren garapena, egoera soziopolitikoa (...). Sarraskiaren aurrekariak kontatzen dizkigu Iñakik, eta iraultza frantseseraino egiten du atzera. Testuinguruaren eta aurrekarien atalean, gogora ekarriko dugu zein zen Ipar Euskal Herriko mapa politikoa garai hartan. Egungo egoera momentu historiko baten aurrekaria dela esan du. Aldizkaria ez zen aurrekaririk gabe sortu.
3 iz. Antzeko egoera batean modu berean jarduteko balia daitekeen aurretiko jardunbide edo erabakia. Hitzarmenaren aurkako ahotsak azaleratu dira; kritikoen hitzetan, aurrekari arriskutsua jarriko du lankidetza horrek. Gazako erretiratzeak aurrekari bat sortu du.
4 iz. pl. Zigor aurrekariak. Atxilotuak aurrekariak zituen. Aipatu iturrien arabera, gazteak aurrekariak ditu indarkeriaz bi lapurreta egiteagatik.
5 iz. med. Norbaiten osasun egoeran eragina duen aurretiko gertakaria, norberarena edo familiakoa. Osasun azterketa aldatu egingo da pertsona bakoitzaren aurrekari pertsonalen eta familiako aurrekarien arabera. Minbizia duten andre gehienek ez dute aparteko intereseko aurrekaririk izaten familian. Etxean kardiopatiako aurrekaririk baldin badu (...). Hauetako asko gazteak, bestelako osasun aurrekaririk gabeak ziren.
6 iz. zuz. Lege-auzi jakin batean harturiko erabakiak ezartzen duen arau edo jarraibidea, antzeko auzien epaietan aintzat hartu beharrekoa edo bete beharrekoa izango dena. 18/98 auziko aurrekaria ikusita, abokatuak ez du itxaropen handirik. Epaiketa horrek aurrekari arriskutsu bat ezar dezake.
7 iz. pl. ekon., Admin. Enpresa, erakunde edo kideko batek izan dituen jarduera eta lanen inguruko informazioa. Foru lege honen mendeko pertsona eta entitateek Nafarroako Kontuen Ganberara igorriko dituzte kontratu publikoen inguruan eskatzen zaizkien datu, agiri eta aurrekari guztiak, kontratuen izaera eta zenbatekoa edozein direla ere.
8 iz. hizkl. Esaldi erlatiboaren ezkerrean doan izen edo izenordaina. Euskarazko erlatibozko perpausetan ez dago aurrekaririk.
9 iz. hizkl. Anafora batean aipatzen den elementua. Elkar izenordain anaforikoa da, eta horrenbestez, aurrekari bat eduki behar du perpausean.
10 iz. fil. Baldintza bat adierazten duen esakunea. Ongi ezaguna da esakuneak logika formalean binaka doazela, aurrekaria eta atzekaria, subjektua eta predikatua.
11 iz. mat. Arrazoi baten lehen gaia. Ik. zenbakitzaile. Lehen berdintzako aurrekariak eta atzekariak batuz bigarren berdintza lortuko dugu.

Aztergaia: aurrekari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-01-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

EEBS: 2 ager.; OEH: ø

Bestelakoak
Ongi eratua da
Euskaltzaindiaren Arauak

aurrekari Mat., Fil., Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410T]: [ik. oharra, s.u. atzekari] (Jabier Agirre, 1994-05-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'aurrekari Komeni da adibide baten bitartez adiera azaltzea, gaztelaniazko antecedente(s) horren ordain'.

 - [E210]: 'aurrekari. Hitz hori Matematika, Filosofia eta Hizkuntzalaritzaren esparrukoa izateaz gain, Zuzenbidearen esparrukoa ere bada (gogoratu, bestela, "zigor-aurrekariak"). Horregatik, Zuz. laburdura gehitu beharko litzateke'.

 - [E116]: 'Nire proposamena da Tekn. marka jartzea. Ez nuke adibiderik jarriko, bestela denetako adibideak jarri beharko baikenituzke'.

 - [E123]: 'bat nator PSren proposamenarekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'PROPOSAMENA: marka kendu, hitz arrunta da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.