Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza atzeratu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

atzeratu1, atzera/atzeratu, atzeratzen
1 du ad. Zerbait, geroago egiteko utzi. Jaialdia atzeratu egin dute. Iaz atzeratuta utzi zenuena eta aurtengoa. Epea, egun batzuk atzeratzeko. Hori aitzakiatzat harturik erantzuna atzeratuz joan da. Gidariaren eritasunak atzeratu egin zuen ibilaldia.
2 da ad. Berandu heldu. Lagun batekin suertatu naiz eta atzeratu egin naiz.
3 da ad. Zerbait egiten, uste edo behar baino denbora gehiago igaro. Atzeratu naiz egin behar ditudan lanetan. Hiru aste atzeratu zen lana bukatzen.
4 da/du ad. Atzera egin edo eragin. Erabakia hartuz gero ez zen atzeratu. Hala ere ez ziren ikaratu eta atzeratu karlistak. Ibaiaz beste aldera atzeratu ziren. Ordu ezkero, bere ikasleetako asko atzeratu zitzaizkion eta ez ziren geroztik harekin ibiltzen. Haren zakartasunak atzeratzen nau maizago joatetik.
5 da/du ad. Atzerago jarri. Aurrelariak baloia atzeratu du. Atzera itzazu aulki horiek. Gogor egin nahi ziola ikusi zuenean, oina atzeratu zuen. Atzera zaitez apur bat.

Aztergaia: atzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzeratu, atzera(tu), atzeratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atzeratu, atzera, atzeratzen

atzeratu2
1 adj. Zerbaitetan bere kidekoak baino atzerago dagoena, atzerago geratu dena. Ordura arte ukaturiko zenbait herrik ikusi zuten ez zegoela herrien, kulturen, eta hizkuntzen historia mailakatu eta linealik; ez zegoela aurreratuago eta atzeratuago zen herrialderik.
2 adj. Aldizkariez eta kidekoez mintzatuz, igarotako data batekoa dena. Aldizkari baten ale atzeratuak. Batzuek egunkari atzeratuak jasotzen zituzten tarteka-marteka.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, zaharkiturik dauden iritziak edo biziera dituena. Nik ez dut mailen ezberdintasunean sinesten, ni ez nauzu atzeratu horietako bat.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, duen adinari dagokiona baino adimen gutxiago duena. (Gaur egun nolabaiteko gutxiespen balioa du). Atzeratuen aldeko diru biltzea.

Aztergaia: atzeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

atzeratu, atzera(tu), atzeratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

atzeratu, atzera, atzeratzen

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.